Gary Sinise
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Gary Alan Sinise | |
| Jaio | 1955eko martxoaren 17a (58 urte) | |
| Blue Island, Illinois ( |
||
| Lan nabarmenenak | CSI:New York | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Gary Sinise (Blue Island, 1955eko martxoaren 17a - ) aktore eta zuzendari estatubatuarra da. Emmy sari bat irabazi du.
1994an, Oscar sarirako hautagaia izan zen, bigarren mailako aktore hoberena bezala, Forrest Gump filmean egin zuen Dan Taylor teniente elbarriaren paperagatik.
2004an, CSI:New York telesail dramatikoan hasten da, Mac Taylor detektibearen paperean. Gary Sinise, Tom Hanksekin, hiru filmetan agertu da: Forrest Gump, The Green Mile eta Apollo 13.
"Erreskatea" izeneko filmean, Mel Gibsonen ondoan, Jim Shrecker detektibe ustelaren aktuazio bikainaren ondorioz, ikuskizunaren kritika bikainak jaso zituen.
Beste hainbeste laudorio jaso ditu Arratoi eta Gizonei buruz eta Mission to Marsen eginiko paperengatik.
Sinisek, ikusleari, bizia ematen dion pertsonaiaren berezkotasun psikologikoa igortzeko talentu berezia du, sendotasun dramatiko batekin ñabartuz parte hartzen duen filmean.
Moira Harris aktorearekin ezkonduta dago 1981etik eta hiru seme-alaba ditu: Sophie, 1988an jaioa, McCanna, 1990ekoa eta Ella, 1992koa.
Eduki-taula |
Filmografia [aldatu]
- The Stand (1984)
- My name is Bill W. (1989)
- Anbiziotik haratago (1990)
- Indar basatia (1992)
- Forrest Gump (1994)
- Apollo 13 (1995
- The Quick and the Dead (1995)
- Erreskatea (1996)
- Kaimanaren tranpa (1996)
- Albino Alligator (1996)
- Suge begiak (1998)
- Mission to Mars (1999)
- Iraganeko Loriak (1999)
- Reno Operazioa (2000)
- The Human Stain (2003)
- Impostor (2004)
- The Big Bounce (2004)
- Obsesio Misteriotsua (2004)
Sariak [aldatu]
Oscarrak [aldatu]
| Urtea | Kategoría | Filmea | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 1994 | Bigarren Mailako aktorerik hoberena | Forrest Gump | Hautagaia |
Urrezko Globoak [aldatu]
| Urtea | Kategoria | Filmea | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 1994 | Bigarren Mailako aktorerik hoberena | Forrest Gump | Hautagaia |
Aktore Sindikatuaren Sariak [aldatu]
| Urtea | Kategoria | Filmea | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 1994 | Aktore talderik hoberena | Forrest Gump | Hautagaia |
| 1994 | Bigarren mailako aktorerik hoberenarentzako Aktore Sindikatuaren saria | Forrest Gump | Hautagaia |