Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
Wikipedia(e)tik
| Alderdi Errepublikanoa Republican Party |
|
|---|---|
| Presidentea | Reince Priebus |
| Sorrera | 1854 |
| Egoitza nagusia | 310 First Street NE Washington, D.C. 20003 |
| Ideologia politikoa | Eskuinekoa, kontserbadorea, liberalismoa, kapitalismoa, Hirugarren Bidea |
| AEBetako Senatuan 47 / 100
AEBetako Ordezk. Etxean 240 / 435
Estatuetako gobernadoreak 29 / 50
|
|
| www.gop.com | |
Alderdi Errepublikanoa (ingelesez Republican Party) Estatu Batuetako bi alderdi politikoe nagusienetako bat da, Alderdi Demokratarekin bat (XIX. mendearen erdialdetik herrialde honetan agintean egon diren bi alderdi bakarrak). Gaur egun Barack Obama Presidentearen gobernuarekiko oposizioaren alderdi nagusiena da.
Alderdi Errepublikanoa Grand Old Party (Alderdi Zahar Handia) ezizenaz edo ezizen horren GOP siglaz ere ezaguna da; 1874tik aurrera alderdiaren ikurra elefantea da, (demokratena, aldiz, astoa da). Gorria da Alderdi Errepublikanoa agintean duten estatuen kolorea, bai eta alderdiarena berarena ere (demokraten kolorea, aldiz, urdina da).