Gaston Paris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaston Paris.

Gaston Paris (Avenay-Val-d'Or, Marne, Frantzia, 1839ko abuztuaren 9a - Cannes, Frantzia, 1903ko martxoaren 5a) frantziar jakituna izan zen.

Biografia

Erdi Aroko Frantziako literatura-irakaslea izan zen Collège de France eskolan, eta ikastetxe horretako administratzaile, 1895. urteaz geroztik. Revue critique (1866) eta Romania (1872) filologia frantsesari buruzko aldizkarien sortzaileetariko bat izan zen.

Erdi Aroko Frantziako literaturari buruzkoak dira Paris-en obra nagusiak: Histoire poétique de Charlemagne (1865, "Karlomagnoren historia poetikoa"), La Poésie au Moyen Age (1885, "Erdi Aroko poesia"), Les Légendes du Moyen Age (1903, "Erdi Aroko elezaharrak").

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaston Paris Aldatu lotura Wikidatan