Gateway Arch

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gateway Arch, St. Louis.

Gateway Arch, halaber Gateway to the West gisa ezagutua, St. Louis (Missouri) hiriko irudi ikoniko bat da, eta Jefferson National Expansion Memorial delakoaren barrenean dago. 192 metroko garaiera eta oinarrian 192 metroko zabalera duen arku erraldoi bat da, Eero Saarinen arkitektoak eta Hannskarl Bandel egitura-ingeniariak 1947an diseinatua. Estatu Batuen mendebaldea eta ekialdea elkartzen dituen "ate" (gateway) gisako sinbolo-izaera dauka, eta Estatu Batuetako monumenturik altuena da.

Arkuaren eraikuntza-lanei 1963ko otsailaren 12an ekin zitzaien, eta 1965eko urriaren 28an burutu zen. Monumentu hau 1967ko uztailaren 10ean ireki zitzaion jendeari.

Arkuaren barrualdea hutsa da, eta hutsune horretan igogailu-sistema guztiz berezi bat dauka, bisitariak garraiatzen dituena goiko aldean dagoen behatoki bateraino. Halaber, arkuaren barrenean larrialdietarako bi eskailera daude, haietako bakoitza 1076 eskailera-mailakoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gateway Arch Aldatu lotura Wikidatan