Gazta-tarta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gazta-tarta

Gazta-tarta gazta nashastura osagai nagusi duen postrea da. Zenbait aldaera du baina bere osagaiak gazta, igurzteko edo gaztatxoak gazta gehien bat, azukrea, arrautzak, esnegain likidoa, esnea. Osagai hauek mamitu eta gero oinarrirako galletazko oinarri-orearen gainean jartzen dira.

Moussezko gazta-tarta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal herriko jatetxetan zerbitzatzen den azkenburuko nagusia da. Gazta moussez dago eginda eta gainetik mugurdizko marmeladarekin apainduta egoten da.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 200 ml igurzteko gazta
  • 200 ml esnegain likidoa
  • 1,5 dezilitro esne (baso erdi)
  • 3 arrain buztanak (poltsatxo gelatinak ere)
  • 80 gr azukre
  • gurina
  • galletak

Oinarriaren prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galletak txikitu irabiagailuan, bota gurina eta oratu eskuekin. Moldea estaltzeko gaina egin.

Moussezko gazta-tartaprestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berotu gazta, azukrea eta esnea eta hagatxoarekin ondo nahastu nahastura homogeneoa lortu arte.
  2. Jelatina egin: arrain buztanak busti eta bigun daudenean kendu ura eta bota nahasturari bero dagoela.
  3. Erdi harrotu esnegaina
  4. Nahastu dena eta bota galletazko orea duen moldera.
  5. Utzi hozten 6 ordutik gora
  6. Apaindu mugurdizko marmeladarekin.

Gazta-tarta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroz-tartaren antzeko itxura du. Gaztelaniaz “quesada” deritzo.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 200 ml igurzteko gazta
  • 200 ml esnegain likidoa
  • Jogurt natural bat
  • Baso arrunt bat irin
  • Baso bat eta erdi azukre
  • Baso arrunt bi esne irin
  • 3 arrautza

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dena nahastu, pasta homogeneoa geratu arte
  • Labean 180-200 Â°C 25 minututan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gazta-tarta Aldatu lotura Wikidatan