Arrautza (elikagaia)
Arrautza zenbait espezietako emek erruniko gorputz ugaltzailea da, obulu (normalean ernaldu) batez eta ehun elikatzaileez eta babesleez eratuta egoten eta bertatik indibiduo gaztea garatzen dena[1]. Jan daitezkeen arrautz gehienak, tartean hegazti eta dortokarenak, arrautza-oskol, zuringoa eta gorringoak osatuak daude. Arrautzaren zati guztiak jateko onak badira ere, arrautza-oskola normalean baztertua izaten da. Elikadura kontuan hartuta, arrautzak proteina eta B bitaminarako iturri onak dira.
Arraba eta kabiar arrainek sortutako jateko arrautzak dira.
Eduki-taula |
Sukaldaritza[aldatu]
Historiaurretik janak[2], hegaztien arrautzak janari arrunta izan ezik anitzeko osagaia ere badira[3].
Arrautzak plater askotan izan dira erabiliak, bai gozo bai gazietan. Gainera gatzunetan, egosiak, irabiatuak, frijituak eta hozkailuan hartu daitezke, baita gordinak ere nahiz eta gomendagarria ez izatea[4].
Anatomia eta ezaugarriak[aldatu]
1. Arrautza-oskola
2. Kanpoko mintza
3. Barneko mintza
4. Txalaza
5. Kanpoko albumena
6. Erdiko albumena
7. Mintz bitelinoa
8. Nukleoa
9. Disko germinala
10. Gorringoa
11. Zuringoa
12. Barneko albumena
13. Txalaza
14. Aire-zelula
15. Cuticula
Zuringoak oboalbumina izeneko proteina asko ditu.
Gorringoak, berriz, honako osagaiak ditu:
Oilo-arrautzak neurri ezberdinekoak izan daitezke. Hona hemen Europan erabiltzen den sailkapena:
| Neurria | Masa |
|---|---|
| Oso handiak | >73 g. |
| Handiak | 63-73 g. |
| Ertainak | 53-63 g. |
| Txikiak | <53 g. |
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
- ↑ Don R. Brothwell eta Patricia Brothwell "Food in Antiquity: A Survey of the Diet of Early Peoples" Johns Hopkins University Press (1997) ISBN 0-8018-5740-6
- ↑ Prosper Montagne "Larousse Gastronomique" Clarkson Potter (2001) ISBN 0-609-60971-8
- ↑ Evenepoel, P., Geypens, B., Luypaerts, A., Hiele, M., Ghoos, Y., & Rutgeerts, P. (1998). "Digestibility of Cooked and Raw Egg Protein in Humans as Assessed by Stable Isotope Techniques" The Journal of Nutrition online
External links[aldatu]
- (Ingelesez) Elikadura balioak