Gaël Monfils

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iojhug (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:00, 29 abuztua 2016
Gaël Monfils
Gaël Monfils
Datu pertsonalak
Ezizena La Monf, Sliderman
Jaio 1986ko apirilaren 1a
Paris (Frantzia)

Gaël Monfils (Paris, Frantzia, 1986ko apirilaren 1a - ) tenis jokalari frantsesa da. 2011n Frantziako lehena izan zen eta munduko zazpigarrena.

Biografia

Gaël Monfils (Parisen (Frantzia) jaio zen 1986ko apirilaren 1ean. Aita Rufin izan zen, futbol jokalari ohia eta, ama, berriz, Sylvette, Martinikatik etorritako erizaina. Anaia gazteago bat ere badu, Daryl.

Monfilsen jokalari gogokoena Arthur Ashe da. Musika entzutea gustatzen zaio, Rhythm and bluesa, batez ere. Tenislariak saskibaloia ere gustuko du eta NBAko Denver Nuggets ekipoaren jarraitzaile sutsua da, Carmelo Anthony bere idoloa delarik. Josselin Ouanna eta Mamata Paterne edo Richard Gasquet, Gilles Simon eta Jo-Wilfried Tsonga lankideak dira bere lagun hoberenak. Futbolzalea ere bada eta Arsenal FC eta Paris Saint-Germain FC dira gustuko dituen ekipoak.

2004az geroztik, Thierry Championek entrenatu zuen, baina 2006an, aldendu egin ziren. 2007ko maiatzean, Tarik Benhabiles izan zuen entrenatzaile eta, 2008an, Roger Rasheed. 2011n, Patrick Chamagne izan du entrenatzaile berria.

Eskumuturrean tatuaiak, eta bizkarrean ere bai, Martin Solveig eta Dragonetten Hello bideo musikalean bere irudia txertatu zuen.

Andregai ospetsu bat baino gehiago izan du: Alize Cornet frantsesa, Dominika Cibulkova eslovakiarra... Gaur Nyonen, Suitzan, bizi da, Chelsea australiar emaztegaiarekin.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaël Monfils Aldatu lotura Wikidatan