Germania (pertsonifikazioa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Germania, 1848koa

Germania, alemaniar nazioaren pertsonifikazioa da. Ohi, Erromantizismoa eta 1848ko Iraultzekin lotzen da, irudia, beranduago, II. Alemaniako Inperioak ere erabili zuen arren. Karlomagnoren Joyeuse ezpata eramaten irudikatzen da, eta, batzuetan, baita Germaniako Erromatar Inperio Santuko koroa inperiala ere. Orokorrean, armajantzi bat darama, Erdi Aroko estiloko ezkutu batekin, eta ile adats luze bat du, hori gorriska kolorekoa. Ezkutuan, sarri, arrano baten irudia hondo hori batean agertzen da.

1871 baino lehenagoko irudietan, bandera beltz, gorri eta horia darama, gaur egungo Alemaniakoa bezalakoa. Aldiz, 1871 baino beranduagoko irudietan, Alemaniako Inperioko bandera gorri, zuri eta beltza darama.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Germania (pertsonifikazioa) Aldatu lotura Wikidatan