1848ko iraultzak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barrikadak Parisko kaleetan (Horace Vernet)

1848ko iraultzak ia Europa osoan gertatu ziren, Herrien Udaberria edo Iraultzen Udaberria izena hartuz.

1848ko iraultza liberala, aurreko iraultzen antzera, Metternichen sistemaren kontrako altxamendu bat izan zen, baina bertan beste faktore batzuk ere hartu zuten parte. 1830ko bolada iraultzailean moduan, hau ere Frantzian hasi zen, baina Europa osoan ematen ari ziren arazo batzuen ondorio izan zen.

1848ko iraultzaren arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako historia
060806-France-Paris-Notre Dame.jpg
Historiaurrea eta Antzin Aroa
Erdi Aroa
Aroa Modernoa
Aroa Garaikidea
Zerrendak

Alde batetik krisi ekonomiko handia egon zen 1840ko hamarkadaren erdialderantz. Hau "patataren krisiarekin" hasi zen ´45 eta ´46 urteen artean gertatutakoa, elikagai honen uzta txarrak ekarri zituena, gosea eta pobrezia zabalduz. Horrez gainera 1847 inguruan lehorte handiak egon ziren.

Beste alde batetik industrializazioaren hasiera ematen hasi zen Europa osotik, eta honekin batera klase gizartearen eraketa. Burgesia eta langileen arteko ezberdintasunak gero eta handiagoak ziren, bai ekonomia aldean bai eskubide politikoei begira, eta honek proletalgoaren lehen protestak sortu zituen estatu burgesaren kontra. Horrela agertu ziren lehen mugimendu sozialistak, langileen eskubideen aldekoak, aurreko iraultzetan ez bezala, honetan paper garrantzitsu bat jokatu zutenak.

Politikari begira gogoratu behar da Europako estatu ia guztietan absolutismoa jarraitzen zela izaten erregimen nagusia, eta honek burgeseriaren zein hiriko langileen desadostasuna sortzen zuen. Hala eta guztiz ere gobernu liberalagoak zituzten herrietan goi burgesiaren nahiak bakarrik babesten ziren, eta honek ekarri zuen liberalismo demokratikoago baten agerpena, erradikalagoa zena.

Azkenik kontutan hartu behar da Metternich-ek antolatutako lurraldearen banaketarako sistema ez zituela nazio askoren nahiak asetzen, arrazoi honengatik, altxamenduak egongo ziren. Nazionalismo hauek mota askotakoak izan zitezkeen, estatu germaniarrak estatu bakarrean bilduta egoteko nahia zeukaten bitartean Austro-hungariar Inperioaren menpeko nazio asko independentzia lortu nahi baitzuten.

Iraultzaren gertakariak Europan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1848. urtean Frantzian 1830eko iraultzaren ondorioz hasitako monarkia liberala ezarrita jarraitzen zuen, Luis Filipe Orleansekoa errege moduan zegoen eta. Baina bere politika egiteko modua goi burgesia eta pribilegiodunak poztu zituen bakarrik, ez herria eta horrexegatik sortu egin ziren berriro ere Frantzian iraultza liberalak, oraingoan eskakizun demokratiko eta erradikalagoekin.

Frantzian ideia demokratiko eta sozialistak zabaltzen hasi ziren langile eta behe burgesiaren artean, eta azken hauek batez ere erregearen kontrako kanpaina hasi zuten "Oturuntzen kanpaina" deritzona. Honetan liberal erradikalak afaltzeko biltzen ziren eta gero manifestaldiak antolatzen zituzten. Baina Luis Filipe Orleansekoa hauetako bat galarazi zuen eta manifestaldi handia antolatu zen ideia demokratikoak babesteko asmoz 1848ko otsailean Parisen, langileen eta Goardia Nazionalaren laguntzarekin. Herritarren asmoa errepublika berrezartzea zen. Iraultza hauen ondorioa lehen ministroaren dimisioa izan zen. Egun batzuk geroago Luis Felipe erregeak abdikatu zuen eta Frantziako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen.

Egoera honen aurrean behin-behineko gobernua liberalek eta demokratek osatu zuten. Garai honetan demokratak ziren erradikalak eta liberalak moderatuak. Egin zuten lehen aldaketa sufragio unibertsalaren bidezko hauteskundeak ospatzea izan zen. 1848ko apirilean hauteskundeak egin ziren eta demokratek hartu zuten boterea, Alphonse de Lamartine presidente moduan jarri zen. Bere nahien artean prentsa askatasuna, grebarako eskubidea, hamar orduko lan eguna eta sufragio unibertsala zeuden. Baina neurri hauek ez zituzten herri guztiaren nahiak guztiz asetzen horregatik abenduan Luis Napoleon Bonaparte presidente hautatua izan zen.

1849an Luis Napoleonek estatu pontifizioak defendatu zituen, honek ekarri zuen errepublikanoen haserrea. 1852an, presidentea berriz aukeratzeko legea aprobatu ez zenez, Luis Napoleonek estatu kolpea eman zuen eta Frantziako Bigarren Inperioa aldarrikatu zuen bere burua Napoleon III.a izendatuz.

Esan dezakegu Frantzian hasieran 1848ko iraultzak arrakasta izan zuela, baina hau iraupen txikia izan zuen, Inperioa ezarri zenera arte, honen ondorioz kontserbadurismorako bira eman zelako eta ez zirelako iraultzaren lehen printzipio demokratiko eta sozialak errespetatu.

Frantziatik iraultza Europako herri askotara zabaldu zen "Herrien Udaberria" deitu egin zena. Iraultza bolada honen aitzindaria Suitza izan zen, barne istilu batzuen ostean 1848ko konstituzio federal bat lortu zuena, liberalismora zabalduz. Honen ondoren etorri ziren lehen azaldu diren Frantziako gertakariak, eta herri horretatik Konfederazio Germaniarrera (gaur egungo Alemania), Inperio Austriarrera eta Italiako estatuetara zabaldu zen.

Austria-Hungaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metternich Austriar Inperioko lehen ministroa

Austria-Hungaria betidanik izan zen erreakzio absolutistaren sinboloa eta bere lehen ministroa Metternichek diseinatutako sistemaren defendatzaile amorratua, baina oraingo honetan iraultza liberal eta nazionalistak bere menpeko lurralde guztietan zehar agertu ziren. Altxamenduak Frantziakoak ikusita piztu ziren martxoan eta azkar zabaldu ziren Viena, Praga, Budapest eta Italiako iparraldeko hainbat estatuetan ere, Milan eta Venezian hain zuzen ere. Lehen altxamenduak Hungarian eman ziren hilabete honen 11an, Lajos Kossuth buruzagi nazionalistak zuzendutakoak, eta hauen ondorioz Hungariako independentzia eta honen gobernu liberal berria aldarrikatu ziren.

Istiluak Inperioko hiriburuan egun gutxi geroago hasi ziren, martxoaren 13an, Behe Austriako Dietaren bilerarekin batera. Hau organo absolutista zen eta ikasle eta langile masak bilera tokia hartu zuten erreforma liberalak eta Metternichen dimisioa eskatuz. Metternichek hurrengo egunean dimititu zuen eta Fernando I.a enperadoreak erreforma liberalak agindu zituen. Ondoren Dieta Konstituziogilea osatu zen konstituzio liberala egiteko helburuarekin, Bohemian txekiarrek haien independentzia aldarrikatzen zuten bitartean. Baina bolada iraultzaile hau ez zuen asko iraungo. Alde batetik goi lan kopiatuta burgesia langileen aldarrikapenen beldurra zuten eta horregatik konstituzio oso moderatu bat idatzi zen, iraultzaile gehienen interesen kontrakoa.

Presioen aurrean sufragio unibertsalez aukeratutako Dieta Konstituziogile berria aukeratu zen konstituzio berria egiteko, baina hau ez zuen jada goi burgeseriaren jarraipena. Hau gertatzen zen heinean tropa austriarrak Italiako altxamenduak zapaldu zituzten urte horretako udan eta laster, udazken horretan, gobernu liberal berria kendu egin zuten, inperioa berrezarriz eta liberalen kontrako errepresio handia martxan jarriz. Txekiarren altxamenduak ere Pragaren bonbardaketarekin amaitu ziren eta gauza bera gertatu zen independentista Hungariarrekin, indarrez zapalduak izan zirenak. Abenduaren hasieran Enperadore zen Fernando I.ak abdikatu egin zuen bere biloba Frantzisko Josef I.arengan, baina hau absolutista izaten jarraitu zuen denbora luzean zehar.

Alemania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultza Alemaniara ere ailegatu zen, potentzia absolutista zen Prusia berara ere. 1847. urtean Gilen Federiko IV.a Prusiakoak konbokatutako Dieta batean eskakizun liberalak egin ziren, baina ez ziren emankorrak izan eta dieta hau disolbatu egin zen. Baina bertoko liberalak ez zuten amore eman eta Frantzian Iraultza egon zela jakin bezain laster manifestazio handia egin zuten langabetu eta hiritarren laguntzarekin erreforma liberalak eta Alemaniako estatuen batasuna eskatuz. Mugimendu hau estatu germaniar guztietatik zabaldu zen bortizkeriarik gabe, bertoko agintariek, beldurraren ondorioz, erreforma liberalak agintzen baitzituzten. Prusiako kasuan erregeak hainbat erreforma liberal eta Alemaniako batasunean gidaritza eramango zuela agindu zuen. Honen ondoren parlamentu liberal bat osatu egin zen, proiektu konstituzional batekin, baina honekin batera ikasle eta langileen erreboltak ugaritu ziren, errepresio gogorra eduki zutenak, eta goi burgesia monarkikoekin aliatu zen proletalgoaren ideia demokratikoen kontra egiteko.

Gertakari hauen aldi berean Alemaniako hainbat estaturen ordezkariak bildu ziren Frankfurt hirian. Hauek sufragio unibertsalaren bidez izan ziren aukeratuak gehienetan, baina hala eta guztiz ere liberal errepublikano eta erradikalek ez zuten gehiengoa lortu. Modu honetan Frankfurteko parlamentu hau, konstituzio liberal bat eta Alemaniaren batasuna zituenak helburutzat, bi talde nagusiez osatuta geratu zen: liberal moderatuak, goi burgesia eta kontserbadurismoaren aldekoak; eta liberal demokratikoak, errepublika federal eta langileen eskubideen aldekoak. Baina hemen ere iraultzak ez zuen iraupen luzerik izan eta 1848ko udan erreakzioa hasi egin zen.

Prusian monarkak liberal erradikalak indarraren bidez menperatu zituen eta konstituzio liberal moderatu bat eman zuen denbora laburrean zehar, gero absolutismora bueltatu baitzen. Frankfurteko parlamentua bere aldez Alemaniaren batasunaren proiektua prestatu zuen eta gauzatzeko zegoen estatu berri honen koroa Prusiako erregeari eskaini zioten. Hau koroa mesprezatu zuen eta Frankfurteko parlamentua bere lan osoa deuseztatuta ikusi zuen. Hortik aurrera gainbeheran jarraitu zuen 1849ko udaberrira arte, desegin egin zenean, eta lehengo estatu buruen soberania berrezarri zen Konfederazio osoan Prusiaren laguntzarekin.

Italia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik gogoratu behar da Italiako penintsulan emandako altxamenduak. Hauek ideia liberalen eta nazionalisten aldekoak ere izan ziren. Iparraldeko estatuak Austriaren kontra altxatu ziren Piemonteren laguntzarekin, baina indarrez zapalduta izan ziren Austriagatik. Napolin ere konstituzio berri baten aldeko altxamenduak egon ziren, Estatu Pontifikalen moduan, eta bere helburuak denbora epe laburrean zehar bakarrik lortu ziren, Aita Santuaren ihesa eta Erromako Errepublikaren aldarrikapena esaterako. Baina hauek ere zapalduak izan ziren, Napolin konstituzio berria deuseztatu baitzen eta Aita Santuak subirotasuna berreskuratu baitzuen Frantziaren laguntzarekin 1849 urtearen amaierarako.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1848ko iraultzak Aldatu lotura Wikidatan