Gerra-kontseilu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gerra-kontseilua izaera sumario edo sumarisimoko prozedura judizial militar bat da, non modu azkarrean erabakitzen den Justizia militar kodean tipifikatutako delitu bat egin ote den, gerra egoeragatik edo beste antzekoren batengatik (setio egoera, salbuespen egoera edo larrialdi egoera) justizia arruntaren zain egotea ahalbidetzen ez duena.

Jeneral batek presiditzen du, eta orotara maila altuko hiru edo bost militarrek osatzen dute, noiz-behinka epaileren batek parte hartuz. Gerra egoeratan leporatzen diren gertaerak ziurtatzen dira, akusatuaren defentsa labur bat baimentzen da eta zigorra berehala jarri eta betearazten da. Modu orokorrean, ez ditu Zuzenbide estatuak dituen berme konstituzionalak.


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.