Salbuespen-egoera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salbuespen egoera» orritik birbideratua)

Salbuespen-egoera da ezohiko arrisku batek eragindako krisi larria dela-eta estatu batek bere ordenamendu juridikoa aldi baterako bertan behera uztea.[1] Salbuespen-egoerak ofizialki ezartzen dira, dekretu edo bestelako ebazpen baten bidez. Neurri hori hartzeko arrazoiak edo aitzakiak desberdinak izan daitezke: natur hondamendiak, ordena mantentzeko ezintasuna, gerra zibila, inbasioa edota horietako bat gertatzeko arriskua, besteak beste.

Salbuespen egoera batean, estatuak bere legedian jasotzen diren hainbat eskubide (adierazpen askatasuna, manifestazio eskubidea, etab.) bertan behera uzten ditu. Halaber, estatuaren lurraldearen barne kontrola armadak hartzen du bere gain.

Terminoak (alemanez: Ausnahmezustand) Carl Schmittek asmatu zuen Weimar Errepublikaren garaian. Frankismo garaian Espainiar Estatuak Gipuzkoa eta Bizkaian hainbat alditan ezarri zuen. Espainiako 1978ko Konstituzioaren 116.3. artikuluak honela azaltzen du:[2]

« Salbuespen-egoera Gobernuak adieraziko du, Ministro Kontseiluak emandako dekretuaren bidez, Diputatuen Kongresuak aurretiaz horretarako baimena eman eta hori aldarrikatzean, bere beregi finkatu behar da horrek zein ondore duen, zein lurralde-esparrutara zabaltzen den eta zenbat iraungo duen;iraupen hori ezin da hogei eta hamar egunetik gorakoa izan, eta, baldintza berberak betez, beste horrenbeste luza daiteke »


Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salbuespen egoeraren barnean, zuzenbidearen ikuspegitik mota desberdinak bereiz daitezke:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]
  2. Euskaltzaindia. IVAP ed. Espainiako 1978ko Konstituzioa. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]