Gigi (1958ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:11, 22 urtarrila 2016

Gigi 1958ko Vincente Minnelli estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia musikal film bat da. 1944ko Sidonie Gabrielle Colette frantziar idazlearen Gigi eleberrian oinarritua dago. Leslie Caron, Louis Jourdan, Maurice Chevalier eta Hermione Gingold aktoreek antzeztu zuten.

Bederatzi Oscar Sari irabazi zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Vincente Minnelli), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Jay Lerner), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (E. Preston Ames, F. Keogh Gleason, Henry Grace eta William A. Horning, Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Joseph Ruttenberg), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Cecil Beaton), Muntatze onenaren Oscar Saria (Adrienne Fazan), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (André Previn) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria ("Gigi", Alan Jay Lerner eta Frederick Loewe).

Filmaren gidoia idati eta musika konposatzeko Lerner gidoigilea eta Loewe musikagilea Parisen bizitzen egon ziren, hiriko giroa bereganatzeko asmoz.

Lapurdiko Biarritz hirian jaiotako Jacques Bergerac euskal herritar aktoreak Sandomir pertsonaia anteztu zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Paris, XX. mendearen hasiera. Gaston Lachaille (Louis Jourdan) bere osaba Honoreren (Maurice Chevalier) antzera bizizale hutsa da. Baina Gaston bizimodu horretaz aspertzen hasia da... bai eta emakumeez ere. Bere denboraz bere osabaren lagun zaharra den Madame Alvarez (Hermione Gingold) eta batez ere haren biloba Gigirekin (Leslie Caron) dagoenean bakarrik gozatzen du. Neska gaztea bere amonaren gisa kortisau edo gizon aberatsen konpainiako emakume izateko prestatzen ari da. Gastoni Gigiren lehenbiziko zaintzailea bilakatzea otuko zaio, baina Gigiz maitemindu eta harekin ezkondu nahi duela jabetzean egoera asko kakanahastuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak