Golo
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Golo edo bozio tiroide guruinaren handitzea da. Sistema endokrinoaren gaixotasuna denez, Endokrinologia espezialitatea berataz arduratzen da.
Emil Kocher mediku suitzarrak 1909an lortu zuen Medikuntzako Nobel saria goloaren inguruan berak egindako ikerketagatik.
[aldatu] Zergatiak
Kausarik ohikoena iodoren gabezia da, eta eskualdeka agertzen da munduan zehar. "golo endemikoa" izena hartzen du, tokiaren arabera agertzen denez.
Beste zergati batzuk:
- Hashimotoren tiroiditia.
- Graves-Basedowren gaixotasuna.
- Gaztaroko goloa: Jaiotzetiko hipotiroidismoak eragindakoa.
- Tiroideren tumoreak.
- Bestelako tiroiditiak.
- Farmakoen alboko eraginengatik.
[aldatu] Fisiologia
Bestela, tiroideko hormonen arabera, hiru egoeratan egon gaitezke goloa edukita:
- Hipertiroidismoa: Hormonak altu daudenean.
- Hipotiroidismoa: Hormonak baxu daudenean.
- Eutiroidismoa: Hormonak normal daudenean.
[aldatu] Tratamendua
Arnasbideak oztopatzen duenean edo bestelako konplikazio mekanikoak gertatuz gero, kirurgia erabili egin behar da guruina kentzeko.