Tiroide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tiroide
Illu thyroid parathyroid.jpg
Tiroide eta paratiroidea.
Latinez Glandula thyreoidea
Aparatua sistema endokrino
MeSH Thyroid+Gland
Dorlands/Elsevier Thyroid gland

Tiroidea (antzinako grezieraz: θυρεοειδής, «ezkutu formakoa») laringearen aurrealdean eta behehaldean dagoen guruin endokrinoa da. Haren aurrean tiroide kartilagoa dago, kalean zintzur-korapilo edo zintzur-sagarra deitzen dena.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiroidea lepoaren erdialdean, trakearen aurrealdean, dago, izen bereko kartilagoak babestuta. Arrautza itxurako bi gingil ditu, istmo batez lotuak. Istmo horretatik, zenbaitetan, hirugarren gingil bat ateratzen da (erdiko gingila edo Lalouetteren piramidea). Arteria eta nerbio ugari ditu.

Tiroidearen inguruan guruin paratiroideak daude.

Fisiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guruin honetan, iodo ionikotik abiatuta, tiroidearen hormonak (T4 edo tiroxina eta T3 edo tri-iodotironina), hipofisitik datorren TSHk aginduta. Haien bidez oinarrizko metabolismoa, hazkundea eta ehunen bereizketa erregulatzen ditu tiroideak. Beste alde batetik, bertan sortzen da kaltzitonina ere, kaltzioaren metabolismoa kontrolatzen duena.

Tiroidearen jarduera jaio aurretik hasten da, eta zahartzaroan ahitzen. Handiagoa da emeena, eta sexu zikloan, haurdunaldian, bular ematean eta menopausian aldatzen da, bai neurriz, baita eginkizunez ere. Arrengan zein emeengan aldatu egiten da urtaroaren arabera: txikiagoa da eta iodo gehiago du uda amaieran eta udazken hasieran.

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiroide Aldatu lotura Wikidatan