Gondola
Wikipedia(e)tik
Gondola bat, Veneziako Kanal Handian.
Gondola arraun ontzi arin luzarana da, 10 bat m luze eta 1,30 m zabal. Branka eta popa zorrotzak, jasoak eta bihurtuak ditu. Pertsona bakar batek gidatzen du gondola, popan jarrita, haga batekin. Veneziako ubideetan erabiltzen da batez ere; 1000. urte inguruan erabili ziren gondolak lehendabiziko aldiz.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.