Goodbye, Mr. Chips (1969ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:37, 22 urtarrila 2016

Goodbye, Mr. Chips (euskaraz Agur, Chips jauna) 1969ko Herbert Ross estatubatuar zinema zuzendariaren musikal filma bat da. 1934ko James Hilton idazlearen izenburu berdineko Goodbye, Mr. Chips eleberrian oinarritua dago, era berean 1939ko Goodbye, Mr. Chips filmarn berregokitzapena ere bada. Peter O'Toole, Petula Clark, Michael Redgrave, Siân Phillips eta Alison Leggatt aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Sarietarako bi izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Peter O'Toole) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Leslie Bricusse eta John Williams). Urrezko Globo Sarietarako ere bi izendapen jaso zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XIX. mendearen erdialdea, Ingalaterra. Brookfield mutilen ikastetxe zorrotzera Arthur Chipping (Peter O'Toole) irakasle gaztea iritsi berri da, bertan hainbat belaunaldiei jarraian irakatsiko die, Lehen Mundu Gerra arte. Ikasleek Chips jauna ezizenez ezagutuko dute.

Hasiera batean bere bizitza pribatua alde batera laga eta irakasle lanari gorputz eta arimaz eskeinia egonen da. Baina bere ustez hezkuntza lan bat bakarrik izango denak, bizipen ugari biziko ditu, tartean bere bizitza behin betiko aldaraziko dio. Londresko abeslaria den emakume batez maitemindu (Petula Clark) eta harekin bizitzen jartzeko dena uzteko zorian ere egongo da.

Aktoreak

Kanpo loturak