Michael Redgrave
Wikipedia(e)tik
Michael Redgrave (Bristol, Ingalaterra, 1908 - Denham, Ingalaterra, 1985) zinema-antzezlea izan zen. Nortasun handikoa zen: edozein rol antzezteko gaitasuna zuen. 1945ean, Cavalcantik zuzenduriko Dead of Night (1945, Gaua hiltzean) esketxean egin zuen antzezpenik onena, Fred pertsonaiaz. The Importance of Being Earnest (1952) eta The Loneliness of a Long Distance Runner ( 1962, Luzeko korrikalariaren bakardadea) dira beste film aipagarriak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.