Gorillas in the Mist

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:29, 22 urtarrila 2016

Gorillas in the Mist: The Story of Dian Fossey (euskaraz Gorilak Lainopean: Dian Fosseyren Istorioa) 1988ko Michael Apted ingeles zinema zuzendariaren biografia filma bat da. Dian Fossey estatubatuar naturalistak Afrikan Gorilak ikertzen dututako laneei buruzko filma da, Dian Fossey eta Harold T.P. Hayes idazlearen izenburu berdineko Gorillas in the Mist liburuan oinarritua dagoelarik. Sigourney Weaver, Bryan Brown, Julie Harris, John Omirah Miluwi, Iain Cuthbertson, Constantin Alexandrov eta Iain Glen aktoreek antzeztu zuten.

Lau Oscar Sarietarako eta lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dian Fossey (Sigourney Weaver) estatubatuar naturalista arrisku bizian dagoen espezie baten errolda burutzeko Afrikara iritsi berria da: mendietako gorilak. Bertako gidari batek lagundurik lanari ekingo dio. Laister lan hutsa zenaza Gorilekiko miresmen pertsonala bilakatuko da, haietara ohitu eta hurbilduaz gain beren ohiturak eta jokaera aztertuko dituelarik. Mendiko gorilak babesteko asmoz, Fossey doktoreak herrialdeko agintari nahiz legez kanpoko ehiztariekin dexenteko liskarrak izango ditu, azken hauek gorilakumak ezkutuan ehizatu eta zoologikoetara saltzeaz gain gorila helduak bertan akatu eta heuren gorputz atalak turistentzako souvenir edo oroigarriak egiteko erabiltzen dituzte.

Aktoreak

Kanpo loturak