Afrika

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Afrika munduan

Afrika hirugarren kontinenterik handiena da. 30.244.050 km2 dauzka eta Lurraren ehuneko 20.3an hedatzen da. 800 milioi biztanle dauzkalarik munduko biztanleriaren zazpirena du.

Sudan herrialderik handiena eta Seychelleak txikiena.

Mediterraneo Itsasoak iparraldean, Ozeano Atlantikoak mendebaldean eta Indiar Ozeanoak ekialdean inguratzen dute.

Antzinako erromatarrek Africa Terra "Afrikarren lurra" (Afer, Afri "Afrikar") - kontinenteko iparraldeko zatiari (gaur egun Tunisia deitzen diogunari) deitzen zioten. Afer izenaren oinarria, dirudienez, arabieraren Aferrean datza, eta hautsa esan nahi du; Afridietarren tribukoak, iparraldeko Kartagoko aldean bizi ziren. Grekeraz aphrike hitzak "hotzik gabekoa" esan nahi du eta latinez "eguzkitsua".

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Afrikako geografia

N30-60, W0-30 N30-60, E0-30 N30-60, E30-60
N0-60, W0-30 N0-60, E0-30 N0-60, E30-60
S0-30, W0-30 S0-30, E0-30 S0-30, E30-60
S30-60, W0-30 S30-60, E0-30 S30-60, E30-60
Egin klik detailea ikusteko

Wangari Maathai (1940-) ekintzaile keniarra 2004an bihurtu zen Bakearen Nobel saria lortzen Afrikako lehen emakumea, ingurugiroaren aldeko lanagatik.

[aldatu] Mendiak

  1. Kilimanjaro (Tanzania): 5.889 m.
  2. Kenya (Kenya): 5.184 m.
  3. Stanley (Uganda/Kongoko Errepublika Demokratikoa): 5.065 m.
  4. Ras Dashen (Etiopia): 4.543 m.
  5. Meru (Tanzania): 4.558 m.
  6. Karisimbi (Ruanda/Kongoko Errepublika Demokratikoa): 4.507 m.
  7. Elgon (Uganda/Kenya): 4.321 m.
  8. Kamerun (Kamerun): 4.095 m.
  9. Toubkal (Maroko): 4.167 m.

[aldatu] Ibaiak

  1. Nilo: 6.500 km.
  2. Kongo: 4.800 km.
  3. Niger: 4.200 km.
  4. Zambezi: 3.200 km.

[aldatu] Lakuak

  1. Victoria (Kenya/Tanzania/Uganda): 69.485 km2.
  2. Tanganyika (Tanzania/Kongoko Errepublika Demokratikoa/Burundi/Zambia): 32.893 km2.
  3. Malawi (Tanzania/Malawi/Mozambike): 30.044 km2.
  4. Turkana (Kenya): 6.405 km2.
  5. Albert (Uganda/Kongoko Errepublika Demokratikoa): 5.299 km2.
  6. Kioga (Uganda): 4.403 km2.

[aldatu] Historia

Afrika gizakiaren sorlekua da. Munduko historiaren zatirik handienetan ez zuen inolako estaturik izan, baizik eta tribu eta erreinu anitz. XIV. mendean esploratzaile europarrak heldu ziren hara. Mendetan milioka gizon-emakume harrapatu eta lan egitera behartu zituzten munduan zehar, gaur egun esklabo-merkataritza deritzonean.

XIX. mendean Europako estatu inperialak kolonizatze-lasterketa batean hasi ziren eta kontinentearen zatirik handiena hartu zuten, Afrikako Banaketa izeneko prozesuan, eta estatu kolonial berriak sortu. Egoera horrek Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte iraun zuen.

Orduz geroztik estatu horiek guztiek independentzia eskuratu zuten, Mendebaldeko Sahara izan ezik, eta, gaur egun, 53 estatu dauzka. Gehienek kolonizatze-prozesuan sortutako mugak dituzte eta hori etengabeko arazoen iturria izan da. 2001ean Afrikar Batasuna sortu zuten.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Musika

[aldatu] Literatura

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Afrikar literatura

Afrikar idazleen artean, aipatzekoak dira Nagib Mahfuz (1911-2006) eta Wole Soyinka (1934-), beste batzuen artean.

[aldatu] Euskal literaturan

Afrika azken urteotan euskarazko liburu baztuen kokaleku nagusia izan da. Besteak beste, Juanjo Olasagarrek "Mandelaren Afrika" (1998) lanean Hegoafrikako azken urteotako islada jaso zuen. Jon Arretxek ere, bestela, kontinente honetan kokatu ditu "Tubabu" (1994), "Hakuna Matata" (2000), "Zazpi kolore" (2000) eta "Griot" (2004) liburuak, osoki edo partzialki. Eta azkenik "Afrika Express" (Urtzi Urrutikoetxea, 2008) eta "Zazpi etxe Frantzian" (Bernardo Atxaga, 2009) ezin ditugu aipatu barik utzi.

[aldatu] Afrikako estatuak

Afrikako iparraldea

Herrialdeak: AljeriaAljeria · EgiptoEgipto · LibiaLibia · MarokoMaroko · MauritaniaMauritania · SudanSudan · TunisiaTunisia
Dependentziak eta bestelako lurraldeak: Flag of the Azores.svg Azoreak · Kanariar UharteakKanariar Uharteak · MelillaMelilla · Flag of Madeira.svg Madeira · Mendebaldeko SaharaMendebaldeko Sahara · CeutaCeuta

Afrikako mendebaldea

Herrialdeak: BeninBenin · Boli KostaBoli Kosta · Burkina FasoBurkina Faso · Cabo VerdeCabo Verde · Ekuatore GineaEkuatore Ginea · GabonGabon · GambiaGambia · GhanaGhana · GineaGinea · Ginea-BissauGinea-Bissau · KamerunKamerun · Kongoko ErrepublikaKongoko Errepublika · MaliMali · NigerNiger · NigeriaNigeria · Sao Tome eta PrincipeSao Tome eta Principe · SenegalSenegal · Sierra LeonaSierra Leona · TogoTogo

Afrikako zentrua

Herrialdeak: Afrika Erdiko ErrepublikaAfrika Erdiko Errepublika · BurundiBurundi · Kongoko Errepublika DemokratikoaKongoko Errepublika Demokratikoa · RuandaRuanda · TxadTxad

Afrikako ekialdea

Herrialdeak: DjibutiDjibuti · EritreaEritrea · EtiopiaEtiopia · KenyaKenya · SeychelleakSeychelleak · SomaliaSomalia · TanzaniaTanzania · UgandaUganda
Dependentziak eta bestelako lurraldeak: Indiako Ozeanoko Lurralde BritainiarraIndiako Ozeanoko Lurralde Britainiarra

Afrikako hegoaldea

Herrialdeak: AngolaAngola · BotswanaBotswana · Hego AfrikaHego Afrika · KomoreakKomoreak · LesothoLesotho · LiberiaLiberia · MadagaskarMadagaskar · MalawiMalawi · MaurizioMaurizio · MozambikeMozambike · NamibiaNamibia · SwazilandiaSwazilandia · ZambiaZambia · ZimbabweZimbabwe
Dependentziak eta bestelako lurraldeak: MayotteMayotte · ReunionReunion · Santa HelenaSanta Helena

[aldatu] Demografia

[aldatu] Herrialderik populatuenak

  1. Nigeria: 129.934.911 biztanle (141 bizt./km2).
  2. Egipto: 70.712.345 biztanle (71 bizt./km2).
  3. Etiopia: 67.673.031 biztanle (60 bizt./km2).
  4. Kongoko Errepublika Demokratikoa: 55.225.478 biztanle (24 bizt./km2).
  5. Hegoafrika: 43.647.658 biztanle (36 bizt./km2).
  6. Tanzania: 37.187.939 biztanle (39 bizt./km2).
  7. Sudan: 37.090.298 biztanle (15 bizt./km2).
  8. Aljeria: 32.277.942 biztanle (14 bizt./km2).
  9. Maroko: 31.167.783 biztanle (70 bizt./km2).
  10. Kenia: 31.138.735 biztanle (53 bizt./km2).

[aldatu] Hiririk handienak

  1. Lagos (Nigeria): 8.029.200 biztanle.
  2. Kairo (Egipto): 7.764.700 biztanle.
  3. Kinshasa (Kongoko Errepublika Demokratikoa): 6.301.100 biztanle.
  4. Alexandria (Egipto): 3.806.300 biztanle.
  5. Casablanca (Maroko): 3.344.300 biztanle.
  6. Abidjan (Boli Kosta): 3.310.500 biztanle.
  7. Kano (Nigeria): 3.248.700 biztanle.
  8. Ibadan (Nigeria): 3.078.400 biztanle.
  9. Lurmutur Hiria (Hegoafrika): 2.686.000 biztanle.
  10. Addis Abeba (Etiopia): 2.638.500 biztanle.

[aldatu] Etnografia

[aldatu] Etniak

[aldatu] Hizkuntzak

Ingeles | Frantses | Portuges | Arabiera | Swahili | Fulfulde | Hausa | Lingala | Afrikaans | Yoruba | Xhosa | Sotho


[aldatu] Ekonomia

Meatzaritzari dagokionez, Hegoafrikak ditu munduko erreserba handienetakoak urre eta diamantezkoak. Bestela, hainbat herrialde aberatsak dira aluminio, burdin, platino eta titanioa ustiatuz.

[aldatu] Kirolak

[aldatu] Atletismoa

[aldatu] Futbola

Futbola talde-kirolik nagusia da Afrikan. Bertako jokalari askok arrakasta lortu dute Europako txapelketetan, hala nola Samuel Eto'o, Claude Makelele edo Pierre Webo.

Kontinente mailan, Afrikako Nazioen Kopa da txapelketa nagusia. Egiptok 6 aldiz eta Kamerunek eta Ghanak 4naz irabazi dituzte (2008 arte).

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Beste hizkuntzak