Dian Fossey

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dian Fossey (San Francisco, [Ameriketako Estatu Batuak]], 1932 - Ruanda, 1985) zoologoa izan zen. Virunga mendietan (Ruandan eta Zairen) gorilei buruz egindako ikerketengatik ezaguna.

[aldatu] Bizitza

Ikasketak amaituta, haurrentzako erietxe batean lan egin zuen Kentuckyn. Goerge B. Schaller estatubatuar zoologoaren idatziek bultzatuta, Fosseyk bidaia bat egin zuen Afrikara, 1963an. Han Louis Leakey britainiar antropologoa ezagutu zuen, tximino handien jokabidea aztertzen ari zena, gizakiaren bilakaera argitzen lagunduko ziolakoan, eta berak adoretu zuen gorilei buruzko azterketa sakona egitera. Fosseyk banan-banan aztertu zuen zimino bakoitzaren portaera eta izaera, eta ordu arteko iritzi nagusia gezurtatuz, gorilak animalia sozial otzanak zirela ondorioztatu zuen. Hogeita bi urte igaro zituen gorilen ingurunea eta portaera aztertzen, eta lan horren guztiaren emaitza Gorillas in the Mist (1983, Gorilak lainopean) liburua izan zen. 1985ean Fossey hilda aurkitu zuten bere kanpalekuan. Agintarien ustez, gorilen eta beste animalia batzuen ezkutuko ehizari aurre egiteagatik hil bide zuten. Fosseyk egin zuen ikerketa eta kontserbazio lanari esker, mendiko gorilak Ruandako gobernuaren eta nazioarteko zientzia-elkarteen babespean daude egun.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak