Gradualismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gradualismoa, aldaketa, motelki, pixkanakako pausoetan gertatzen dela dioen sinesmena da. Geologia eta biologian, gradualismoa, katastrofismo eta saltazionismoaren aurka dago.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natura zientzietan, katastrofismoaren aurka egin eta aldaketa sakonak, metatutako prozesu motel baina etengabekoen emaitza dela dioen teoria da. Geologian, James Huttonek proposatu zuen 1795ean eta Charles Lyellen uniformismoaren teoriak garatu zuen.

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologian, gradualismoa, eboluzioaren teoriaren funtsezko osagaia da. Charles Darwinengan eragin handia izan zuen Lyellen Geologia Printzipioak liburuaren irakurketarekin. Uniformismo metodologikotik abiatuz, orainean ikus ezin daitekeen fenomeno edo indarrekin baliatzea debekatzen duena, Darwinek, eboluzio prozesuak, pixkanaka gertatu behar duela teorizatu zuen, eta ez saltazio bidez: alde batetik, saltazioak ez dira gaur egun ikusten; bestetik, ohiko aldaketa fenotipikoaren muturreko banantzeak, beharbada, hautespen naturalak ezabatuko lituzke.

Gradualismo filogenetikoa, biztanleria barneko aldaketei dagokionez ondo funtzionatzeaz salatu izan da, baina ez eboluzio jauzi handientzako. Testuinguru honetan dago Stephen Jay Gould eta Niles Eldredgen oreka puntuaren teoria