Katastrofismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Katastrofismoa, Georges Cuvierrek proposatutako teoria zientifiko bat da. Teoria honen arabera, Lurrean gertatutako aldaketa geologiko eta biologikoak, ez dira pixkanakako aldaketen ondorio, baizik eta bapateko aldaketa bortitzen ondorio, teoriari izena ematen dioten katastrofeak.

XIX. eta XX. mendeetan, eredu geologiko nagusia uniformismoa izan den arren, pixkanakako aldaketek, Kontinenteen jitoaren teoria, plaken tektonika eta Kretazeo-Tertziario desagerpen masiboa edo dinosauroen desagerpena bezalako tesi katastrofistak onartzera eraman dute, pixkanakako aldaketez gain, uneko katastrofeak ere badaudela aintzat hartuz.

Katastrofismoaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cuvier[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cuvier, fijismo eta kreazionismoaren teoriei oinarria ematen saiatzen ari zen, froga ugarien aurrean. Desagertutako espezieen fosilak, fijisten ateen aurrean pilatzen ziren, eta vis plastica bezalako teoriak, naturaren kutixi bezala hartzen zituztenak, erabat zentzugabeak ziren.

Cuvierrek, fosilak, desastre biblikoetan, Jainkoak, sortutako espezieen iraungitzearen edo jarraikako sorreren ondorio zirela proposatu zuen. Honela, adibidez, Noeren arkan sartu ez zen animalia batek, bere existentziaren hondar hori utziko luke. Ondoren, iraungitakoen erabat ezberdinak ziren espezie berriak agertuko ziren. Teoria hau oinarri hartuta ezarri zen Jarraikako sorkuntzen teoria.