Gukurahundi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gukurahundi, (Shona: Udaberriko eurien aurretik laztoa garbitzen duen euri goiztiarra) Zimbabweko 5. Brigadak Joshua Nkomoren jarraitzaileak nagusi diren Ndebeletarren zonaldean egindako zapalkuntzari deritzo. ZIPRA gerrilatik ateratako hainbat soldatuk bidelapurretak eta biolentzia erabili zuten Matabeleland probintziako zibilen aurka, gobernuko instalazioak ere suntsitu zituztelarik. Ipar Korean entrenatutako Bostgarren Brigadak 20.000 zibil exekutatu zituztela uste da. Indarkeria ZANU eta ZAPU alderdiek 1987ko abenduaren 22an akordio batera iritsi zirenean bukatu zen, non bi alderdiak elkartu eta ZANU-PF sortu zuten. Mugabe alderdiko, gobernuko eta presidentziako buru bilakatu zen 1987ko abenduaren 31ean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.