Ipar Korea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Koreako Herri Errepublika Demokratikoa
조선민주주의인민공화국
朝鮮民主主義人民共和國
(Chosŏn Minjujuŭi Inmin Konghwaguk)
Ipar Koreako bandera
Bandera

Ipar Koreako armarria
Armarria

Goiburua: 강성대국
(Herrialde Handia eta Oparoa)
Nazio ereserkia:
Aegukka
Ipar Korea: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Piongiang
39°2′N 125°45′E / 39.033°N 125.750°E / 39.033; 125.750Koordenatuak: 39°2′N 125°45′E / 39.033°N 125.750°E / 39.033; 125.750
Hizkuntza ofiziala(k) Koreera
Gobernua
Betiereko Presidentea
Estatuburua
Lehen Ministroa
Alderdi 1.eko errepublika jutxea
Kim Jong-un
Kim Yong-nam
Choe Yong-rim
Sorrera
- Askapena
- Errepublika

1945 abuztuaren 15
1948 irailaren 9
Eremua
• Guztira
• Ura

120.540 km² (98.)
% 4,87%
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea

Herritarra

22.900.000 (48.)
190 biztanle/km² (41.)

korear, iparkorear
Dirua Ipar Koreako won (KPW)
Ordu eremua KST (UTC +9)
Interneteko domeinua .kp
Telefono aurrezenbakia +850

Ipar Korea, izen ofiziala Koreako Herri Errepublika Demokratikoa, Asia ekialdeko errepublika sozialista bat da, Koreako penintsularen iparraldean kokatua. Hegoaldean Hego Korea du, harekin 1945. urtera arte Korea herrialde batu bakarra osatu zuena. Gainera, mugakide ditu Txina iparraldean eta Errusiarekin 18,3 km luze ipar-ekialdean. Herrialdearen doktrina politiko ofiziala Jutxe Ideia da.

Hiriburua Piongiang da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948ko irailaren 3an, Koreako Herri Errepublika Demokratikoa osatu zen, Kim Il Sung (Korear Langileriaren Alderdiko Aitzindari Handia, KLA) lehen ministroa izanik. Ipar Koreak Koguryo estatuaren estrategia mantendu zuen: etsaiekin borroka zuzena saihestu zuen, barnean indar militar handia bultzatuz.

Estatuaren filosofia jutxea da, 70 hamarkadan Kim Il Sungek garatutakoa. Filosofia honen oinarria Sozialismo Marxista-Leninista, nazionalismoa, militarismoa eta tradizioak dira. Marxismo-leninismoaren bilakaera korearra da.

Syngman Rhee Hego Korear buruzagia kaleratu zutenean, hurbilketa saioak eman ziren, baina Hego Korean militarrek estatu kolpe bat eman zutenean, prozesu hau eten zen.

Bateratzearen Arkua, Pyongyangen.

KLA-k nekazal erreforma bat aurrera eraman zuen, kolektibizatuz. Japoniarrek ekarritako industriak sozializatu zituzten. Gudan, herria deuseztatuta geratu zen. Ekonomiaren sistema planifikazio zentraleko sozialismoa zen, industriaren %90 estatuaren menpean egonik. Beste industriak eta nekazaritza arloa kooperatibetan antolatuta zeuden.

Koreako gerra bukatu ondoren (1950-1953) Kim Il Sungek hartu zuen boterea eta herrialdearen azpiegitura ekonomikoa berreraikitzea bilakatu zen bere lehen helburua, honekin batera, garapen plan ezberdinak jarri zituen martxan eta honela ekonomia berpiztea lortu zuen.

  • Lehen planarekin, hiru urte bitartean garatu zen, gerra aurreko egoerara bueltatu nahi zuten, zentral elektrikoak eta trenbideak berreskuratuz.
  • Hurrengo bost urteetan jarraituriko planaren helburua berriz (1957-1962) portu eta lantegiak berreraikitzea izan zen. Plan honek zailtasun handiak izan zituen aurrera eramateko, oposizioak jarritako trabengatik.
  • Hurrengo hamar urteetan, kontsumo ondasunetan oinarritutako plan bat sustatu zuen.

Garapen plan hauekin batera, nekazal arloan erreforma handiak burutu ziren, jabetza sistema aldatu zen nekazari guztiak kooperazio-etxaldetan bilduz.

Gaur egun, nazioartean bakartua dago, eta finantza ikuspuntutik Japoniara loturik dago. 1994an Kim Il Sung hil zenean, beren semeak KLAko lehendakaritza hartu zuen. 1995an, uholde batzuk nekazal oinarrizko ekoizpena hondatu zuten, gosetea sortuz. 2000 urtean, Ipar eta Hego Koreen arteko hitzaldiak eman ziren, bakera eta batasunerako bidea errazteko. Baina estatu bien arteko egoera onak George W. Bush-ek izorratu zituen, beren infernuko ardatzan barneratu zuelako Ipar Korea, haiekiko jarrera gogortuz. Orduan, Ipar Koreak programa nuklear bat hasi zuen defentsarako, egoera askoz gehiago okertuz.

2014ko urriaren 15ean, Ipar eta Hego Koreak zazpi urteetan lehenengo aldiz jeneralen mailako bilera militar bat egin zuten. Seulen arabera, Piongiangek hiru eskaera egin zizkion tentsioa baretzeko, baina Seulek ez zituen baldintzak onartu[1].

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ipar Korearen banaketa administratiboa»

Ipar Korea hiru maila hierarkikoetan banaturik dago. Maila gorenean bederatzi probintziak, zuzenki gobernatutako bi hiriak eta hiru eskualde administratibo bereziak daude. Bigarren mailan, hiriak, eskualdeak, barrutiak eta hautes-barrutiak daude. Azkenik, hirugarren mailak herriak, auzoak eta langile-barrutiak hartzen ditu.

2003. urtetik indarrean dagoen banaketa administratiboaren mapa. (irudi-testuak alemanez)
Izenaa hangul Hanja
Zuzenki gobernatutako hiriak (Chikhalsi)a
1 P'yŏngyang Nazioaren hiriburua 평양 직할시 平壤直轄市
2 Rasŏn 라선 직할시 羅先市
Eskualde administratibo bereziak (T'ŭkpyŏl Haengjŏnggu)a
3 Kaesŏng Eskualde Industriala 개성 공업 지구 開城工業地區
4 Kŭmgangsan Eskualde Turistikoa 금강산 관광 지구 金剛山觀光地區
5 Sinŭiju Eskualde Administratibo Berezia 신의주 특별 행정구 新義州特別行政區
Probintziak
6 Chagang 자강도 慈江道
7 Pyongbuk 평안 북도 平安北道
8 Pyongnam 평안 남도 平安南道
9 Hwangnam 황해 남도 黃海南道
10 Hwangbuk 황해 북도 黃海北道
11 Kangwŏn-do 강원도 江原道
12 Hamnam 함경 남도 咸鏡南道
13 Hambuk 함경 북도 咸鏡北道
14 Ryanggang * 량강도 兩江道
* - Batzuetan "Yanggang" bezala ere itzultzen da.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaesong Eskualde Industriala, Ipar Koreako industria gunea.

Ipar Korearen ezaugarri nagusia, plangintza zentralizatuko herrialde bat dela da. Lurraren garraio eta produkzio bideen jabetza herriak (estatuaren bitartez) dauka eta Estatuak etxebizitza, elikadura, osasuna, lana eta hezkuntza bermatzen ditu dohain.

Industria sektorea da zalantzarik gabe, Ipar Korearen oinarri ekonomikoa, meagintza eta basogintzarekin batera. Nekazal eta zerbitzu sektoreak berriz eragin txikiagoa daukate BPG nazionalean.

Bi Koreak banandu baino lehen, Hego Koreak zerealez hornitzen zuen Iparraldea, baina banaketarekin Ipar Koreak ahalegin handiak egin behar izan ditu nekazal arloan, bertako klima eta lurrek nekazaritzari laguntzen ez diotelako. Nekazal lurrak etxalde-kolektiboetan banatuta daude. Egindako nekazal esfortzuekin produkzioa nabarmen haztea lortu dute, makineria modernoa, ongarri kimikoak, espezializazio teknikak... erabiliz. Abeltzaintzan ere, nahiko pobrea da Ipar Korea. Arrantza aldetik, berriz, nahiko aberatsa da, Iparraldeko kostetan arrain mota ugari aurki daitezkeelako: aingirak, olagarroak, antxoak, izkirak... Basogintzan ere, lan ugari dauka, lurraren %75-a basoz osatua dagoelako.

Pyongyang Jutxe Dorretik ikusita

Baliabide mineral eta energetiko ugari ditu, batez ere ikatzan, non Ipar Korea munduko ekoizleen hamabost herrialde garrantzitsuenen artean dagoen. Meategi nagusiak Pyongyang, Kaesang, Saiweon, Honerryeong eta Giljun daude. Mineral hau ezinbestekoa da, batez ere energi eta siderurgi sektoreetan. Ikatzaz aparte, beste mineral batzuetan aberatsa da, adibidez, zink eta berunean. Hain ugariak ez diren arren, urrean, zilarran eta kobrean ere aberatsak dira.

Industria zentro handiak garatu ahal izateko, Koreak inbertsio handiak egin ditu sektore energetikoa garatzeko. Biztanleria aktiboaren herenak baino gehiagok bigarren sektorean egiten du lan. Sektore honek errenta nazionalaren %75-a sortzen du eta aktibitate industrial gehienak mendebaldean kokatuta daude non aktibitate nagusiak siderurgia eta kimikarekin erlazionaturik daude. 1971-1976 urteen bitartean garaturiko planei esker industria moderno eta eraginkor bat edukitzea lortu dute, eta gaur egun industriaren zati handi bat makinen produkzioan zentratuta dago. Industria kimikoak berriz, ongarri, porlan eta beste zenbait produktuetan oinarrituta dago.

Zerbitzuen sektorea berriz, garapen motelago bat izan du, 1980-1988 urteen bitartean gutxienez. Beraz, hasieran esan dugun bezala, Ipar Koreak bigarren sektorean oinarritzen du bere ekonomia sozialista.

Ipar Koreak zenbait produkturen inportazioa beharrezkoa du, beste batzuen artean, elikagaiak, ekipo ondasunak, makineria eta petrolioa. Bere esportazioak berriz balio txikiagokoak dira, hau da, zeta, produktu kimikoak eta mineralak besteak beste. Elkartruke honen ondorioz, bere kanpo zorra handituz joan da, merkataritza balantzan defizita sortuz.

Beraz, Ipar Korearen BPGaren hazkundea oso baxua da, 1992an 21’1 mila milioi dolarrekoa zen bitartean Hego Korearen BPGa 294’5 mila milioi dolarretakoa zen. Aipagarria da, gainera Ipar Koreak arlo militarrean egiten duen gastua, non BPG-aren %26’3 erabiltzen duen. (Israelen ondoren proportzio handiena erabiltzen duen herrialdea da). Baina hau ulertu beharra dago, gaur egungo politika nazioarteko testuinguruan, Amerikar Estatu Batuak izanik munduko jabe bakarra, eta honek edukita Ipar Korea "Infernuaren ardatzean", guztiz ulergarria da, kostu defentsiboa igotzea.

Halere, AEBekin izandako tentsioen ondorioz (Ipar Koreak armamendu atomikoaren inguruko tratatuak ez ditu bete), bere harremanak atzerriarekin lasaitu egin dira eta gainera Nazio Batuen Erakundearen kide egin da. Bestalde, inbertsio atzerritarra erakartzeko, lege fiskaletan aldaketak egin ditu.

Beraz, nahiz eta herrialde komunista bat izan, herrialde kapitalistekiko dependentzia baten beharra duela esan daiteke, petrolioa eta beste inportazio batzuk behar dituelako lehen esan bezala.

Erlijioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

North Korea 1996 CIA map.jpg

Budismoa eta Konfuzianismoa dira bai Ipar eta Hego Korean erlijio nagusienak, eta azken urteotan Kristau eta Chondogoyo mugimenduak ere bai. Ipar Koreako konstituzioak erlijio askatasuna babesten du, baina Human Rights Watch-en arabera, komunismoa gailendu zenetik ez dago ekintza erlijioso askerik, elkarte honen esanetan gobernuak erlijio askatasun itxura emateko bakarrik finantzatzen baititu talde erlijiosoak.

Koreako Guda aurretik Pyongyang zen Kristau mugimenduaren zentrua Korean. Gaur egun, estatuak baimenduriko bi eliza daude, baina erlijio askatasunaren aldekoek diotenez bi eliza hauek atzerritarrentzako erakusleihoak baino ez dira. Gobernuak aurkezturiko estatistika ofizialen arabera 10.000 protestante eta 4.000 katoliko daude.

Open doors jazarritako kristauak laguntzen dituen erakundeak eginiko sailkapenaren arabera, munduan kristauek jazarpen gogorrena jasaten duten herrialdea da Ipar Korea. Erlijio jazarpenaren inguruko kezka azaldu dute giza-eskubideen aldeko hainbat erakundek, hala nola, Amnistia Internazionalek.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Koreako populazioa ia 23 milioi biztanlekoa da eta munduko herrialde homogeneoenetariko bat da etnikoki eta linguistikoki, txinatar, japoniar, vietnamdar eta europar gutxiengo batekin.

Ipar eta Hego Korean koreera da hizkuntza nagusia. Dialekto desberdinak daude bai Ipar bai Hego Korean, baina bi herrialdeen arteko muga ez da hizkuntza muga nabarmena. Iparraldean atzerriko hizkuntzetatik hartutako maileguak mugatuak izan dira; Hego Korean, berriz, ohikoa. Hanja (karaktere txinatarrak) ez dira Ipar Korean erabiltzen, eta Hego Korean, berriz noizbehinka. Bi Koreek Hangul sistema erabiltzen dute idazteko, Chosongul izenez ezaguna Ipar Korean. Erromanizazio ofiziala desberdina da bi herrialdeetan: Ipar Korean pixka bat moldaturiko McCune-Reischauer sistema erabiltzen da eta Hego Korean Korearraren Erromanizazio Berrikusia, berriz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ipar Korea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia.PNG

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia.png

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
Map world middle east.svg

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia.PNG

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia.png

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan