Gunder Hägg
Wikipedia(e)tik
Gunder Hägg (Sörbygden, Suedia, 1918 - Malmoe, Suedia, 2004) suediar atleta izan zen.
Biografia [aldatu]
Hainbat errekor gainditu zituen 1940ko hamarkadan: 1.500 metroetakoa (1941), milia batekoa (1942), 5.000 metroetakoa (1942), 1.500 metroetakoa berriro (1944-1945). Olinpiar Jokoetan parte hartzerik ez zuen izan sekula, korrika egiteagatik dirua kobratu omen zuelako.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.