Hainauteko konderria

Wikipedia(e)tik
Hainaut» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hainauteko konderri eta Brabanteko dukerriaren mapa historikoa, 1477koa.

Hainauteko konderria Frantziaren eta Belgikaren arteko mugaren bi aldeetara dagoen antzinako lurraldea da. Sambre eta Escaut ibaiak igarotzen dira Hainautetik. Hainetik, Escauten ibaiadarretik, datorkio izena.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

IX. mendean Hainaut konderri gisa antolatu zen. XI. mendean Flandesi loturik egon zenez, gatazka-iturri bilakatu zen, harik eta San Luisen bitartekotzari esker Hainaut Avesnes etxeak eta Flandes Dampierretarrek eskuperatu zuten arte (1246). Habsburgotarrek hartu zuten (1482), eta Filipe II.ak Espainiako koroarentzat hartu zuen (1556). Pirinioetako Itunak (1659) eta Nimegakoak (1678) Frantziaren esku utzi zuten Hainauteko hegoaldea. Austriaren mende gelditu zen partea, 1814an Herbehereen mende gelditu zen, eta 1830ean Belgikako probintzia bat osatu zuen.

Belgikako Hainaut [aldatu]

Hainauteko probintzia (nederlanderaz: Henegouwen) Belgika hegoaldeko probintzia da. 3.790 km2 ditu eta 1.282.000 biztanle (1985). Hizkuntza: frantsesa. Hiriburua: Mons. Flandriako zabalditik Ardenetako goi-ordokiraino hedatzen da Hainaut, Escaut eta Dendre ibaien artean. Laborantza intentsiboa da nagusi, Ardenetako aldean izan ezik: lihoa, tabakoa, azukre-erremolatxa. Abere-hazkuntza: behiak, zaldiak, zerriak. Oihalgintza. Siderurgia. Harri-ikatzaren ustiaketaren krisiak industria-motak ugaritzea ekarri du: aluminioaren metalurgia, industria kimikoak, material elektrikoa, beiragintza, zeramika.

Frantziako Hainaut [aldatu]

Goi-ordokiez eta haranez osatua da. Nekazaritza-lurrak badira ere, industriak ere garrantzi handia du: harri-ikatza, siderurgia, metalurgia, oihalgintza, kimika-industriak. Hiri nagusiak: Valenciennes eta Maubeuge.

Erreferentziak [aldatu]