Hainauteko konderria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hainauteko konderria
Grafschaft Hennegau (de)
Comté de Hainaut (fr)
Graafschap Henegouwen (nl)

1071 – 1794
Konderria
Wapen van Henegouwen (provincie).svg
Locator County of Hainaut (1350).svg
Hainauteko konderria 1350 inguruan
Hiriburua Mons
Hizkuntza(k) frantses, nederlandera, valoniera, pikardiera eta alemana
Erlijioa Katolizismoa
Aurrekoak
Blason ville be Mons (Hainaut).svg Monsko konderria
Coat of arms of Brabant.svg Brabanteko landgraverria
Blason valenciennes.svg Valenciennesko margravierria
Ondorengoa
Frantziako Lehen Errepublika Flag of France.svg

Hainauteko konderria (frantsesez: Comté de Hainaut, nederlanderaz: Graafschap Henegouwen) Frantziaren eta Belgikaren arteko mugaren bi aldeetara dagoen antzinako lurraldea da. Sambre eta Eskalda ibaiak igarotzen dira Hainautetik. Hainetik, Eskaldaren ibaiadarretik, datorkio izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IX. mendean Hainaut konderri gisa antolatu zen. XI. mendean Flandriari loturik egon zenez, gatazka-iturri bilakatu zen, harik eta San Luisen bitartekotzari esker Hainaut Avesnes etxeak eta Flandria Dampierretarrek eskuperatu zuten arte (1246). Habsburgotarrek hartu zuten (1482), eta Filipe II.ak Espainiako koroarentzat hartu zuen (1556). Pirinioetako Itunak (1659) eta Nimegakoak (1678) Frantziaren esku utzi zuten Hainauteko hegoaldea. Austriaren mende gelditu zen partea, 1814an Herbehereen mende gelditu zen, eta 1830ean Belgikako probintzia bat osatu zuen.

Belgikako Hainaut[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainauteko probintzia (nederlanderaz: Henegouwen) Belgika hegoaldeko probintzia da. 3.790 km2 ditu eta 1.282.000 biztanle (1985). Hizkuntza: frantsesa. Hiriburua: Mons. Flandriako zabalditik Ardenetako goi-ordokiraino hedatzen da Hainaut, Escaut eta Dendre ibaien artean. Laborantza intentsiboa da nagusi, Ardenetako aldean izan ezik: lihoa, tabakoa, azukre-erremolatxa. Abere-hazkuntza: behiak, zaldiak, zerriak. Oihalgintza. Siderurgia. Harri-ikatzaren ustiaketaren krisiak industria-motak ugaritzea ekarri du: aluminioaren metalurgia, industria kimikoak, material elektrikoa, beiragintza, zeramika.

Frantziako Hainaut[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi-ordokiez eta haranez osatua da. Nekazaritza-lurrak badira ere, industriak ere garrantzi handia du: harri-ikatza, siderurgia, metalurgia, oihalgintza, kimika-industriak. Hiri nagusiak: Valenciennes eta Maubeuge.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hainauteko konderria Aldatu lotura Wikidatan