Halmstad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Halmstad

Halmstad
bandera

armarria

Estatua SuediaSuedia
Probintzia Halland
Koordenatuak

56°40′N 12°51′E / 56.667°N 12.850°E / 56.667; 12.850Koordenatuak: 56°40′N 12°51′E / 56.667°N 12.850°E / 56.667; 12.850

Halmstad non dagoen adierazten duen Sweden-ko/-go/-eko mapa
Halmstad
Eremua 34,13 km²
Biztanleria 58.577 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.716,29 bizt./km²
http://www.halmstad.se/

Halmstad Suedia hego-mendebaldeko hiri eta udalerri bat da, Hallandeko konderri edo probintziako hiriburua. Nissan ibaiaren bokalean dago. Portua dauka. Industria- eta aisialdi-gunea da. 2006. urtean 55.688 biztanle zeuden Halmstad hirigunean. Halmstad udalerriak, bestalde, 1.018 km²-ko azalera dauka, eta 91.800 biztanle. Iparraldera Falkenberg udalerria dauka; ipar-ekialdera Hylte udalerria; ekialdera Kronoberg probintzia; hegoaldera Laholm udalerria; eta mendebaldera [[[Kattegat itsasartea]].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1320. urte inguruan sortu zuten Halmstad hiria, Kristobal II.a Danimarkakoa errege zela. Baina Halmstad leku-izena Valdemar II.a Danimarkakoaren 1231ko Liber Census Daniæ obran aipatuta zegoen, erregearen bizilekutzat.

1434-1436 urte bitartean Kalmarreko Batasunaren aurkako errebolta gertatu zen Halmstaden; ondorioz, hiria suntsituta eta erreta utzi zuten. 1619. urtean, hiria hondatuta utzi zuen beste sute handi bat izan zen: eliza eta harrizko etxeak izan ezik, beste guztia suntsituta geratu zen.

1658. urteko Roskildeko Hitzarmenaren ondorioz, Halmstad Suediakoa zen aurrerantzean.

1882-1889 bitartean eraiki zuten trenbidea Halmstaden: Nässjö, Helsingborg, Varberg eta Bolmen hiriekin lotunea lortu zuen.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halmstadeko Unibertsitate Eskola (Halmstad Högskolan) dago hirian, baita Defentsako Unibertsitate Eskola Teknikoa (Försvarsmaktens tekniska skola) eta Hamstad Unibertsitate Eskola Militarra ere (Militärhögskolan Halmstad).

Halmstadeko musika-talde ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Halmstad

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]