Hamilton mausoleoa

Koordenatuak: 55°47′00″N 4°01′54″W / 55.783342°N 4.0316°W / 55.783342; -4.0316
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamilton mausoleoa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHegoaldeko Lanarkshire
Koordenatuak55°47′00″N 4°01′54″W / 55.783342°N 4.0316°W / 55.783342; -4.0316
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1842
Arkitektura
Ondarea
LB34518

Hamilton mausoleoa (ingelesez: Hamilton Mausoleum) Eskoziako Hamilton herrian dagoen eraikin ezaguna da, Hamiltongo dukeen mausoleoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexander Hamiltongo X dukeak Hamilton familiaren jauregia handitzea erabaki zuen eta jauregitik 200 metro iparraldera familiarentzako mausoleoa izango zena eraiki zuen. David Hamilton arkitektuak hasi zituen lanak 1842an eta Alexander dukea bera hila zela 1858an bukatu zuten eraikina David Bryce arkitektuak eta Alexander Handyside Ritchie eskultoreak.

Alexander dukea sarkofago egipziar batean sartu zuten, kapera nagusiko marmol beltzezko harlauza baten azpian. Dukearen 17 arbaso azpiko kriptan hobiratu zituzten.

Clyde ibaiaren uholde batek mausoleoa kaltetu zuen eta Hamiltongo dukeen hilkutxak tokiz aldatu zituzten aurretik egonak ziren Bent hilerrira.

1927an Hamilton jauregia eraitsia izan zen. 1960 eta 1970 hamarkadetan mausoleoa okertzen ari zela konturatu ziren eta berriz bertikal ezarri zuten.

Oihartzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren barnealdean dagoen oihartzunak 15 segundu irauten ditu, hau toki itxietako munduko errekorra da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]