Hannah Slater

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hannah Slater
Bizitza
Jaiotza1774
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1812 (37/38 urte)
Heriotza modua: arazo puerperala
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea

Hannah Slater, ezkongabetan Hannah Wilkinson, (AEB, 17741812) AEBko aitzindari eta asmatzailea izan zen. Iturri batzuen arabera, patente bat jaso zuen lehen emakume estatubatuarra izan zen; beste batzuen arabera, ordea, 1808an Hazel Irwin edo 1809an Mary Kies izan zen lehena.[1][2][3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Slater 'cuáquera' delako familia batean hazi zen Pawtucket-en, Rhode Island-en, bi ahizpa, eta bost neba Lydia eta Oziel gurasoekin. Aita negozio-gizon arrakastatsua zen, eta Moses Brownen bazkide komertziala. Hark ere negozioak zituen Samuel Slater izeneko industrialarekin. Brownek Wilkinson-en etxea gomendatu zion Samuel Slaterri ostatu har zezan, 1790. urtearen hasieran inguru horretara iritsi zenean. Orduan, Hannahk 15 urte zituen.

Oziel eta Lydia, hasiera batean, Hannah 'cuáquero' ez zen batekin ezkontzearen kontra zeuden; hala ere, amore eman zuten, eta 1791ko urriaren 2an, Hannah eta Samuel ezkondu egin ziren.[6] Urte berean, Samuelek bere lantegia ireki zuen eskualdean, eta ehunen fabrikaziorako makineria eraikitzen hasi zen, Ingalaterran ezagutzen zituen makinen ereduari jarraituz.[7] Errota hori leku historiko gisa gorde da eta Slater Mill gune historikoa deitzen zaio. 

Slater Mill, 2010

Asmatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1793an, Samuel Slaterrek zuntz luzeko Surinam kotoiarekin ehuna zuen hari leun bat erakutsi zion Hannah-ri. Oihalak egiteko erabiltzeko asmoa zuen; hala ere, Hannah-ek eta ahizpak eskuzko gorua erabili zuten hari bihurtzeko, eta hari 'berri' hori lihozko haria baino indartsuagoa izan zen. Urte berean, Hannah-ek AEBren Patenteen Bulegoari eskatu zion asmakizun baterako patentea: kotoitik abiatuta josteko haria sortzeko metodo berria.[5] Patentea "Samuel Slater andrea"-ren izenean eman zen.[2]

Lan komunitarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Slaterrek aktiboki hartu zuen parte erlijio- eta ongizate-erakundeetan Pawtucket komunitatean; esate baterako, herriko eskola dominikala sortu zuen, eta, 1809an, Emakumeen Ongintzako Elkartea. Slater elkarteko diruzaina izan zen eta Lydia ahizpa zuzendarietako bat.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Slaterrek 10 seme-alaba izan zituen, eta horietako lau haurtzaroan hil ziren. Seme-alaba ezagunak eta euren jaioturteak hauexek dira: William (1796), Elizabeth (1798), Mary (1801), Samuel (1802), George (1804), John (1805), Horatio (1808), William (1809) eta Thomas (1812).[6]

Slater 1812an hil zen, azken semea jaio eta bi astera, 37 urterekin erditzeak eragindako arazoengatik. Senarrak bere memorietan hauxe idatzi zuen: "pobreek negar egin zioten, haren karitateak eta ontasunak lagundu egin baitzien".[6] Slater Mineral Spring hilerrian lurperatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Women Inventors | History Detectives | PBS» www.pbs.org.
  2. a b «10 Key Dates in Women's History: The Early Modern Period | Britannica Blog» blogs.britannica.com.
  3. Progress and Potential: A profile of women inventors on U.S. patents United States Patent and Trademark Office.
  4. Blakemore, Erin. Meet Mary Kies, America's First Woman to Become a Patent Holder. .
  5. a b «First Women Inventors | History of American Women» www.womenhistoryblog.com.
  6. a b c White, George Savage (1967). Memoir of Samuel Slater.
  7. «Inventricity.com | UK/International – help and advice for inventors» Inventricity.com | UK/International – help and advice for inventors.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]