Surinam

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Surinamgo Errepublika
Republiek Suriname
Surinamgo bandera
Bandera

Surinamgo armarria
Armarria

Goiburua: Justitia - Pietas - Fides
( Justizia - Errukia - Leialtasuna )
Nazio ereserkia:
Opo kondreman
Surinam: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Paramaribo
5°52′N 55°10′W / 5.867°N 55.167°W / 5.867; -55.167Koordenatuak: 5°52′N 55°10′W / 5.867°N 55.167°W / 5.867; -55.167
Hizkuntza ofiziala(k) Nederlandera
Gobernua
Presidentea
Errepublika
Dési Bouterse
Independentzia
- Herbehereetatik

1975eko azaroaren 25a
Eremua
• Guztira
• Ura

163.270 km² (90.)
% %1,1
Biztanleria
• Zenbatespena(2006)
• Errolda (2004)
• Dentsitatea

Herritarra

439.117 (172.)
487.024
3 biztanle/km² (190.)

surinamdar
Dirua Surinamgo Dolarra (SRD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC -3)
Ez (UTC -3)
Interneteko domeinua .sr
Telefono aurrezenbakia +597

Surinam (izen ofiziala, Surinamgo Errepublika da; nederlanderaz, Republiek Suriname) Hego Amerikako iparraldeko estatua da, Ozeano Atlantikoko itsasertzean kokatua. Mugakide ditu Frantzia ekialdean (itsasoz haraindiko eskualdea den Guyana Frantsesa) ekialdean, Brasil hegoaldean eta Guyana mendebaldean. Hiriburua Paramaribo da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasaldea estu samarra, laua eta zingiratsua du. Handik hegoalderakoa, barrurago eta garaiago dena, mendi-koskorrez eratua da, eta tropiko aldeko oihanez estalia. Mendirik garaiena, Juliana (1.230 m), Surinamgo erdialdean dago. Hego-mendebaldea goi-olautada da, eta sabanetako landarediaz estalia dago. Zazpi ibaik zeharkatzen dute hegoaldetik iparraldera; haietan garrantzirik handiena dutenak Corentin, Guyanako Errepublikatik bereizten duena, Surinam eta Maroni, Guyana Frantsesetik bereizten duena, dira. Kostaldeko ibilguan izan ezik, ez dira nabigagarriak. Klima beroa (kostaldean 27 Â°C, batez beste), euritsua eta hezea du. Urte guztian egiten du euria (2.000 mm kostaldean, eta 3.000 mm inguru lur barruan). Hala ere, apiriletik abuztura bitarteko eta azarotik otsaila bitarteko sasoiak lehorragoak dira gainerakoak baino.

Gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nederlandera da Surinamgo hizkuntza ofiziala. Irudian, bertako azoka bat, nederlanderaz idatzitako iragarkiekin.

Oso biztanle gutxiko lurraldea da Surinam (3 biztanle km2 -ko). Gainera, % 65,2 hirietan eta aldirietan bizi da. Hizkuntza ofiziala nederlandera da, baina, horretaz gainera, ingelesa, kreolera, sranang-tongoa eta Asiako beste hizkuntza batzuk ere erabiltzen dira. Surinamdarren % 10ek ez daki irakurtzen eta idazten. Lehen mailako ikasketak % 85ek egiten ditu, bigarren mailakoak, % 63k eta goi-mailakoak, % 6,9k. Bizi-itxaropena, gizonezkoentzat 67 urtekoa eta emakumezkoentzat 72 urtekoa da. Gobernuari dagokionez, Surinam errepublika bat da, ganbera bakarreko Legebiltzarra duena. Administrazioari dagokionez, lurraldea bederatzi eskualdetan banatua dago.

Hainbat etnia dago Surinamen: indiar-pakistandarrak, % 37; surinamdar kreoleak, % 31,3; javatarrak, % 14,2; beltzak, % 8,5; indiarrak, % 3,1; txinatarrak, % 2,8; holandarrak, % 1,4; besteak, % 1,7. Erlijioen banaketa hau da: hinduismoa, % 26; katolikoa, % 21,6; musulmana, % 18,6; protestantea, % 18; besteak, % 15,8.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surinamek munduko herri askotako immigrazioa jaso du. Irudian, bertara eramandako javatar langileak.
Sakontzeko, irakurri: Surinamgo historia

Europarrak iritsi aurretik, bertako biztanleak karibeak ziren. Komunitate txikitan bizi ziren, ehizatik, arrantzatik eta nekazaritza-eraren batetik.

Surinamera iritsi ziren lehenengo europarrak holandarrak izan ziren (1602). Berrogeita hamar urte inguru geroago, Barbados uharteko britainiar gobernadoreak bere jarraitzaileak bidali zituen Surinam hartzera. Bi taldeen arteko liskarra Bredako Itunak (1667) konpondu zuen. Holandarrak, gero Holandar Guyana izango zen lurraldearen jabe geratu ziren, eta, haren trukean, Nieuw Amsterdam (New York gero) eman zieten britainiarrei. 1682an, Afrikatik esklaboak eraman eta kafea eta azukre-kanabera lantzen hasi zen Mendebaldeko Indietako Holandar Konpainia, baina horietako esklabo askok barrualdeko oihanetara alde egin zuten, Afrikan bezala leinutan antolaturik bizi izateko. XIX. mendean bi aldiz egon zen Holandar Guyana ingelesen mende (1799-1802 eta 1804-1815). Harrezkero, burujabetasuna lortu zuen arte, Holandarena izan zen. 1863an, esklabotasuna gaitzetsi zenean, Asiako hainbat herrialdetatik eraman zituzten langileak azukre-kanabera eta gainerako sailetan lan egitera.

Surinamek izan duen ekonomia-iturririk garrantzizkoena, bauxita-meategiak, 1815ean aurkitu ziren. Burujabetasunaren bideari, Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren ekin zitzaion. Autonomia handiagoa lortu zuen 1954an, aurreko konstituzioa aldatu zutenean, eta 1975eko azaroaren 25ean burujabetasun osoa iritsi zuen. Johan H.E. Ferrier izan zen lehen lehendakaria, eta Henk Arron lehen ministroa. Surinam izenaz ezagutu izan da harrezkero. 1980-1985 bitartean militarren esku egon zen aginpidea, Dési Bouterse koronela buru zela. Azken urte horretan, Nazio Batzarra osatu zen konstituzio berria egiteko. 1987an, bozketa orokorrak antolatu ziren, eta militarren zazpi urteko aginpideari amaiera eman zitzaion. Bozketa horiek Garapenaren eta Demokraziaren aldeko Fronteak irabazi zituen, baina Bouterse koronelak Nazioko Kontseilu Militarraren lehendakari jarraitu zuen, Surinamen eragin handia baitu erakunde horrek. 1990ean, gudarosteak hartu zuen berriz ere aginpidea, baina urtebete eskas eman zuten militarrek, 1991ko maiatzean berriro legebiltzarrerako bozketak egin eta urte bereko irailean molde demokratikoetara itzuli baitzen Surinam, Ronald Venetiaan lehendakari zuela. 1999ko urtearen hasieran krisi ekonomiko handiak erabateko greba orokorra eta manifestazio handiak eragin zituen, eta Jules Wijdenboschen gobernuak dimititu behar izan zuen. 2000ko hauteskundeetan, Venetiaan izendatu zuten berriz ere lehendakari. 2006an, eurite handiak izan ziren, eta uholdeek hondamen izugarriak eragin zituzten: 175 herri desagertu eta 25.000 lagun ezer gabe gelditu ziren.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Surinamen banaketa administratiboa

Surinamen banaketa administratiboa barrutitan egiten da. Guztira 10 barruti daude:

Zbk Izena Azalera Ehunekoa Suriname districts numbered.png
1 Brokopondo 7.364 km² 4,51%
2 Commewijne 2.353 km² 1,44%
3 Coronie 3.352 km² 2,05%
4 Marowijne 4.627 km² 2,83%
5 Nickerie 5.353 km² 3,28%
6 Para 5.393 km² 3,30%
7 Paramaribo 183 km² 0,11%
8 Saramacca 3.636 km² 2,23%
9 Sipaliwini 130.567 km² 79,97%
10 Wanica 442 km² 0,27%

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surinamgo ekonomiaren ardatz nagusiak zerbitzuak (langileen % 55), industria (% 20), nekazaritza (% 20) eta meagintza (% 5) dira. Nekazaritzako sail handiena kostaldean dago. Arroza lantzen da, batez ere. Arrozaz gainera, banana, azukre-kanabera, kokoa eta fruta lantzen dira. Baso-aberastasun handia du; lurraldearen % 96a oihanez estalia dago. Baliabide handiak dauzka arrantzarako ere, eta gero eta gehiagora doan alorra da. Nolanahi ere, nekazaritza defizitarioa da. Aberastasunik handiena bauxita da, baina horrekin, energia-baliabideak ere baditu, ubideena batez ere. 3.500.000 tona inguru bauxita ateratzen da urtean (1988 eta 1989ko datuen arabera). Bauxitaz gainera, burdina, manganesoa, urrea, platinoa eta uranioa ere badira. Surinamgo industria aluminiogintzan oinarritzen da gehienbat (1.567.000 tona 1989an), esportatzen duen guztiaren % 81. Ekonomian aluminioaren garrantzia ez badute ere, palmondo-olioa, azukrea, porlana, egur-xaflak eta edariak ere aipagarriak dira. Ekonomiari bultzada handiagoa emateko daukan eragozpena kanpo-zorra, eta horren ondorioz mailegu-diruak bildu ezina du. Errepide eta trenbide hoberenak kostaldean daude. Itsas portu handia du Paramaribok. Nazioarteko hegaldietarako aireportua Zanderijen dago.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Surinam Aldatu lotura Wikidatan