Hans Christian Ørsted

Wikipedia(e)tik
Hans Christian Oersted» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hans Christian Ørsted

Hans Christian Ørsted (ˈhanˀs ˈkʰʁæsd̥jan ˈɶɐ̯sd̥ɛð ahoskatua; batzutan Oersted idatzia; Rudkøbing, 1777ko abuztuaren 14a - Kopenhage, 1851ko martxoaren 9a) danimarkar fisikari eta kimikari bat izan zen, Immanuel Kanten pentsamenduak eta Naturaren filosofiak eragindakoa.

1820an elektrizitatearen eta magnetismoaren arteko erlazioa aurkitu zuen bere ikasleen aurrean egindako esperimentu batean. Korrontedun hari batek iparrorratz bateko orratza mugi zezakeela frogatu zuen. Ondorioz, elkarrekintza zegoen indar elektrikoen eta magnetikoen artean, garai hartan aurkikuntza iraultzailea izan zena. Ampèrek Ørsteden esperimentuak ezagutu zituen, geroago elektromagnetismoaren teoriaren abiapuntua garatzen lagundu ziotenak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Christian Ørsted Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Danimarka
Artikulu hau Danimarkako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.