Harpia
Wikipedia(e)tik
Harpia Greziako mitologiako pertsonaia da, Taumasen eta Elektraren alabetako bakoitza. Demonio hegalariak ziren Harpiak; hegoak, atzapar zorrotzak eta emakume gorputzak zituzten. Haizearen izpirituak omen ziren, eta haurrak eta arimak harrapatzen zituzten; haizearen jainko Zefiroren maitaleak ziren. Bi zaldi parez erditu zirela dio elezaharrak; Akilesena izan zen zaldi pare bat, eta Dioskuroena bestea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.