Haur jaioberri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erditze ondorengo jaioberria.

Haur jaioberria 27 egun edo gutxiagoko haur bat da, erditze normalez edo zesarea bidez jaioa.

Jaioberri garaia oso garrantzitsua da, oso denbora tarte laburrean aldaketa ugari gertatzen direlako. Jaioberritan arazoren bat izanez gero, ondorio nabarmenak ekar ditzake pertsona horren bizitza osorako.

Jaioberri motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bederatzi hilabete egin baino lehen jaioak. Horiek pretermino[erreferentzia behar] deitzen dira.
  • Bederatzigarren hilabetean jaioak, a termino[erreferentzia behar] deitzen dira.
  • Bederatzi hilabete egin eta geroago jaioak.

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzako lehenengo 30 egunean, arazo jaiotzetikoak eta genetikoak ager daitezke.

Era egokian arituz gero, arazo hauek aurkitu, aurreikusi eta tratatu ahal dira. Horri esker, jaioberriak dituen gaixotasunak zaindu eta ken daitezke.

Jaioberriak ezaugarri desberdinak dauzka, berezko faktore edo bere amaren faktoreen ondoriozkoak. Bestalde, jaiotzerako orduan, umetokitik kanpoko giroa ez da atsegina jaioberriarentzat. Beraz, gaixotasun bat garatu daiteke konturatu gabe. Horregatik, jaioberria kontu handiz zaindu behar da eta arreta handia jarri.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haur jaioberri Aldatu lotura Wikidatan