Hegoaldeko Itsasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegoaldeko eta Iparraldeko itsasoen izendapenak adierazten dituen 1640ko Jodocus Hondiusen mapa.

Hegoaldeko Itsasoa, Hegoaldeko Itsasoak edo Balboaren itsasoa, gaztelaniaz: Mar del Sur, Mares del Sur edo Mar de Balboa, antzinako gaztelaniaz Mar de Sud, Espainiar Inperioaren Amerikako kolonizazio aroan Ozeano Bareak jaso zituen izendapenak dira. Izena Vasco Núñez de Balboa espainiar esploratzailearen omenez darama.