Espainiar Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Espainiar Inperioa
Imperio español

1492 – 1898
Monarkia
(Errepublika 1873–1874)
Flag of Cross of Burgundy.svg Escudo reducido de España.png
Gaztela eta Aragoiko Erresumen batasuna 1492
Kubaren independentzia 1898
Hiriburuak Toledo (1492–1561)
Madril (1561–1601)
Valladolid (1601–1606)
Madril (1606 urtetik)
Hizkuntza(k) Gaztelania; Portugesa, Katalana, Cebuera, Euskera, Aragoiera, Gaskoi-Aranera, Frantsesa, Nederlandera, Alemana, Galiziera, Astur-leones, Siziliera, Napoliera, Lombardiera, Aimara, Kitxua, Nahuatl, maya, tlaxcalteco, mixteco, zapoteco, Guaraniera, Tagalo, Chamorro, Arabiera, Txinera garrantzitsuenen artean hiztunen arabera.
Erlijioa Katoliko Erromatarra
Eremua 14.000.000 (1790)
Biztanleria 60.000.000 (1790)
Dirua Erreala, Pezeta
Aurrekoak
Bandera de la Corona de Castilla.svg Gaztelako Erresuma
Estandarte de la Corona de Aragon.png Aragoiko Erresuma
Ondorengoa
Espainiako Erresuma Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg

Espainiar Inperioa, Espainiaren lurraldeen multzoari edo Espainiako errege dinastien lurraldeei deritze. 20 milioi kilometro karratuko hedadura izatera iritsi zen XVIII. mendearen amaieran. XVI. eta XVII. mendeetan, egitura propio bat sortu zuen, inperio kolonial, 1768 arte deitu ez zelarik, eta, XIX. mendean hartzen duelarik berezko egitura koloniala.

Historialarien artean ez dago adostasunik Espainiak bere Inperioan izan zituen lurraldeei buruz, batzuetan, toki zehatz bat, Espainiaren zati ote zen edo Espainiako erregearen jabetza propioen zati ote zen zehaztea zaila baita, edo, lurraldea, benetako jabetza edo soilik juridikoa ote zen, mendeak hartzen dituzten garaietan, modu ezberdinean erantsiak, heredatuak edo konkistatuak eta non ez zeuden berdin zehazturik erregearen lurren eta nazioaren lurren arteko ezberdintasunak, herentzia, ogasuna eta nazioarteko zuzenbidearekin gertatzen zen bezala. Honela, tradizionalki, Herbehereak bere barnean hartzen dira (Espainia ete Herbehereetan gehiengoak defendatzen duten tesia), baina badaude Henry Kamen bezalako egileak, lurralde horiek Inperioaren Barnean sekula ez zirela egon diotenak, baizik eta habsburgotarren jabetza pertsonalen zati zirela.

Espainiar Inperioa, lehen inperio globala izan zen, lehen aldiz, inperio batek, kontinente guztietan baitzituen lurrak, hauek, Erromatar Inperioan edo Karlomagnoren Inperioan ez bezala, ez baitzuten, batzuen eta besteen arteko lurrezko mugarik.

Aurregogoeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. eta XVII. mendeetan, Espainia, munduko lehen potentzia izatera iritsi zen, lehenik Portugalekin eta, ondoren, Frantzia, Ingalaterra eta Otomandar Inperioarekin lehia zuzenean. Gaztela, Portugalekin batera, europar esplorazioan eta ozeanoen (Ozeano Atlantikoa Espainia eta Mendebaldeko Indien artean eta Ozeano Barean, Ekialdeko Asia eta Mexiko artean, Filipinen bidez) bidezko merkataritza ibilbideen irekitzean aurrenengoa zen.

Konkistatzaile espainiarrek, Amerika eta Asia, Afrika eta Ozeaniako beste lurralde batzuetako kultura ezberdinen lurralde zabalak aurkitu eta domeinatu zituzten. Espainia, bereziki Gaztelako Erresuma, hedatu egin zen, lurralde horiek kolonizatuz, eta, horrekin, garai horretako munduko inperio ekonomikorik handiena osatuz. 1580ko Portugaldar Inperioaren eransketaren (1640an galdua) eta XIX. mendeko amerikar kolonien galeraren artean, lurraldeari dagokionez, inperiorik handienetako bat izan zen, XVII. mendeko bigarren erdialdetik aurrera, bere ekonomiak sekulako porrotak jasan arren, eta beste hainbeste arlo militarrean ere.

Erregeen ezkon politikak, lehenik, Aragoiko Koroarekin elkartzea, eta Borgoinako dukerriarekin, eta, ondoren, denbora batez, Austriarekin elkartzea ahalbidetu zuen. Politika honekin, Europan lurralde ugari lortu ziren, non potentzia nagusietako bat bihurtu zen.

Espainia ozeanoetan nagusi zen bere esperientziadun Armadari esker, bere soldaduak ziren hobekien entrenatuak zeudenak, eta bere infanteria, beldur gehien sortzen zuena. Espainiar Inperioak, bere Urrezko Mendea edo Urrezko Garaia, XVI. mendea eta XVII. mendearen lehen erdiaren artean izan zuen, militarki zein kulturalki.

Inperio zabal eta sakabanatu hau, etengabe egon zen borrokan potentzia etsaiekin lurralde, merkataritza edo erlijio kontuengatik. Mediterraneo Itsasoan Otomandar Inperioarekin, Europan, Frantziarekin, nork nagusitasuna lehiatzen zion, Amerikan, hasiera batean Portugalekin, eta, askoz geroago, Ingalaterrarekin, eta herbeheretarrek behin euren independentzia lortu ondoren, baita hauekin ere beste toki batzuetan.

Espainiar Inperioaren hedapen anakronikoa.

Gorantza zetozen Europako potentziekin etengabeko borrokek, askotan guztiekin aldi berean, denbora luzean zehar eta ezberdintasun erlijioso zein politikoetan oinarrituak, lurraldeen pixkanakako galerekin, euren sakabanaketaren ondorioz defendatzeko zailak zirenak, espainiar boterearen pixkanakako gainbeheraren arrazoiak izan ziren. 1648 eta 1659 bitartean, Westfalia eta Pirinioetako bakeek, Espainiaren gainbehera berretsi zuten potentzia nagusi bezala. Gainbehera hau, europar lurraldeen gaineko domeinuari dagokionez, Utrechteko bakearekin amaitu zen, 1713an, herrialde arerioetako batetik zetorren errege batek sinatua, Filipe V.a Espainiakoak. Espainiak, Italian eta Herbeheretako bere lurraldeei uko egiten zien, Europako nagusitasuna galtzen zuen, europar politikan domeinatzen jarraitzeari uko egiten zion.

Hala ere, Espainiak itsasoz harandiko bere inperio zabala mantendu eta zabaldu ere egin zuen, britainiar, herbeheretar eta frantziar hedapenak akosatua, potentzia ekonomiko garrantzitsuago bat bezala mantenduz, bata bestearen atzean gertatu ziren zenbait iraultzen ondorioz XIX. mendearen hasieran Amerikako lurralde guztiak galdu zituen arte.

Dena dela, Espainiak Amerikan oraindik lurralde batzuk mantendu zituen, nagusiki Kuba eta Puerto Rico, baita Ozeano Barean zeuden lurralde batzuk ere, Guam, Palaos, Filipinak, Karolina uharteak eta Mariana uharteak kasu. 1898ko espainiar-amerikar gerraren ondorioz, Espainiak ia azken lurralde guzti hauek galdu zituen. Salbatu ziren jabetza bakarrak Ozeaniako uharte txikiak izan ziren (Guam izan ezik) azkenean, 1899an Alemaniari salduak izan zirenak.

Porrot honen kalte morala gogorra izan zen, eta Afrikan bigarren inperio kolonial bat sortuz konpentsatzea bilatu zen, Maroko, Mendebaldeko Sahara eta Ekuatore Ginean zentratua, 1960-1970 hamarkadetako deskolonizaziorarte mantendu zena, azken kolonia zen Mendebaldeko Sahara 1975ean utzi zuenean.

Inperioaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiaren bateratzea eta Errekonkistaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege Katolikoen ezkontzak (Elisabet I.a Gaztelakoa eta Fernando II.a Aragoikoa) bi koroak elkartu zituen Juana la Beltraneja Gaztelako Ondorengotza Gerran garaitu zuenean Elisabet tronuratua izan zenean. Hala ere, erresuma bakoitzak bere administrazio propioa mantendu zuen monarkia beraren pean. Estatu bateratu baten eraketa soilik gobernari beren agintepean mendeetan elkartu ondoren gertatu zen. Errege berriek estatu moderno absolutista sartu zuten euren domeinuetan, laster handitu nahi izan zituztenak.

Gaztelak Atlantikoan parte hartu zuen, penintsulatik kanpoko bere inperioaren hasiera izan zenean, Portugalekin leihatuz inperio honen kontrolagatik XIV. mendearen amaieratik, une horretan Kanariar uharteetara zenbait bizkaitar eta andaluziar espedizio bidali zirelarik. Uhartedi honen behin betiko konkista Henrike III.a Gaztelakoaren gobernupean hasi zen 1402an Jean de Bethéncourtek gaztelar erregeari enpresa horretarako baimena eskatu zionean basailutzaren truke. Bitartean, XV. mendean zehar Gonçalo Velho Cabral bezalako esploratzaile portugaldarrek Azore, Cabo Verde eta Madeira uharteak kolonizatu zituzten. 1479ko Alcaçovaseko hitzarmenak, Gaztelako Ondorengotza Gerran bakea suposatu zuena, herrialde bakoitzaren eraginguneak banatu zituen Afrikan eta Atlantiko Ozeanoan, Gaztelari Kanariar uharteen gaineko subirautza eta Portugali honek jada bazituen uharteen gainekoa, Ginearena eta orokorrean "baldintza horietan topatua zen edo topatuko zen lurralde ororen gainekoa". Fezeko Erresumaren konkista ere esklusiboki Portugalgo erresumarentzat geratzen zen. Hitzarmena Sixto IV.a aita santuak berretsi zuen 1481ean Aeterni regis buldaren bidez. Bitartean Errege Katolikoek Kanariar uharteen konkistaren azken fasea hasi zuten, enpresa hori euren kontura hartuz, jauntxo feudalek hango indigena guantxe guztiak euren mende hartzeko zuten zailtasunen ondorioz: kanpaina luze eta gogor batzuetan zehar, gaztelar armadak Kanaria Handia uhartea (1478-1483), La Palma 81492-1493 eta, azkenik, Tenerife (1494-1496) uharteak hartu zituzten.

Gaztelar Errekonkistaren jarraipen bezala, Errege Katolikoek 1492an Granadako taifa erresuma konkistatu zuten, Al-Ándaluseko azken erresuma musulmana izan zena, Gaztelari ordaindutako urrezko zergen bidez eta Aragoiko koroarekin eta Ipar Afrikarekin zuen aliantza politikaren bidez mantendu ahal izan zena.

Errege Katolikoen espantsio politika Afrika kontinentalean ere nabaritu zen: Andaluziako kostaldea eta valentziar eta kataluniar komertzio komunikabideak mehatxatzen zituen pirateriarekin amaitzeko helburuarekin, kanpaink egin ziren Afrika iparraldean: Melilla 1497an hartua izan zen, Villa Cisneros 1502an, Mazalquivir 1505ean, Vélez de la Gomera haitza 1508an, Oran 1509an, Aljer eta Bugia 1510ean eta Tripoli 1511n. Elisabet I.aren ideia, bere testamentuan agertzen dena, errekonkistak Ipar Afrikatik jarraitu behar zuela zen, erromatarrek Nova Hispania deitu zuten tokitik.

Granadako Erresumaren errendizioa Errege Katolikoen aurrean (1492).

Europar politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege Katolikoek Aragoiko Koroaren mediterranear politika ere heredatu zuten, eta Napoleseko leinu aragoitarraren alde egin zuten Karlos VIII.a Frantziakoaren aurka, eta, leinu hau amaitu ondoren, Napoles koroara itzultzea aldarrikatu zuten. Aragoiko gobernari bezala, Fernando II.a Frantzia eta Veneziaren aurkako lehian murgildu zen Italiar penintsularen kontrolagatik. Gatazka hauek bere kanpo politikaren ardatz nagusi bihurtu ziren. Gudu hauetan, Gonzalo Fernández de Córdobak (Kapitain Handia bezala ezagutzen dena) koroneliak sortuko zituen (beranduago tertzioak izango zirenen oinarria) armadaren oinarrizko antolaketa bezala, espainiarrak euren une gailenetara eramango zituen iraultza militar bat izan zena.

Elisabet erregina hil ondoren, Fernandok, errege bakar bezala, Elisabeten senar bezala izan zuena baino politika agresiboago bat hartu zuen, gaztelar aberastasunak, Italian aragoitar eragin eremua hedatzeko erabiliz, Frantziaren aurka, eta, nagusiki, Nafarroako Erresumaren aurka, 1512an konkistatu zuena.

Menpean izandako lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera Espainiar Inperioa Flag of Cross of Burgundy.svg
Amerika
1535–1821 Flag of Cross of Burgundy.svg Espainia Berriko Erregeorderria (Mexiko Mexiko, Ameriketako Estatu Batuak Kalifornia, Mexiko Berria, Arizona, Texas, Nevada, Florida, Utah eta Colorado,Wyoming, Kansas eta Oklahomako zatiak)
1542–1824 Flag of Cross of Burgundy.svg Peruko Erregeorderria (Peru Peru, Kolonbia Kolonbia, Argentina Argentina, Ekuador Ekuador, Txile Txile, Bolivia Bolivia, Paraguai Paraguay, Uruguai Uruguay, Brasil Brasilgo lurraldeak, Venezuela Venezuelako hegoaldearen zatia eta Panama Panama osoa.
1540–1821 Flag of Cross of Burgundy.svg Guatemalako kapitaintza nagusia(Guatemala Guatemala, El Salvador El Salvador, Nikaragua Nicaragua, Honduras Honduras, Costa Rica Costa Rica, Mexiko Chiapas) estatua.)

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeania[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biztanleria eta antolamendu juridikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika eta Filipinas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako Espainiar Inperioaren gizartea guztiz berriak ziren estatutuen bitartez arautu zen, baina Gaztelako lege-multzoetan oinarrituz, menpeko subditoen artean desberdinduz eta bakoitzari antolamendu juridiko ezberdina iradokiz: Espainiarren errepublika eta indioen errepublika. Lurralde berrien biztanleria arraza- eta juridiko-maila desberdinetan sailkatzen ziren:

Espainiarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar jatorriko subditoak, bai Amerikan jaioak (Kriollo) edota metropolian jaiotakoak (penintsularrak). Espainiarrak ez ziren inoiz ere inperioko lurraldeen gehiengoa izan, metropolian ezik. Espainiarentzako kostu demografikoa, bereziki Gaztelako Koroarentzat, handia izan zen, penintsulan gertatutako hazkunde demografikoa ezeztatua geldituz Amerikarako emigraziogatik.

Indigenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar konkisten kostu demografikoa latza izan zen: biztanleria amerindiarra 80 milioitik XVI. mendean 12 milioietara igaro zen urte batzuk pasa ondoren, konkista-guda, erbesteratze, bortxazko lanak eta kolonizatzaileak barreiatutako gaixotasunen ondorioz (indigenak ez zituzten Europar gaixotasunen kontrako babes naturalik).

Bartolomé de Las Casas.

Indigenen eskubideen defentsa Salamanca ikastolan eta Bartolome de Las Casasen izan zituen bere adierazgarri nagusienak. 1550 urteko Valladolideko Juntetan, Juan Ginés de Sepúlvedaren ezekoaren arren, indigenak arima zutela erabaki zen. Aldez aurretik Elisabet I.a Gaztelakoa erreginaren testamentuan, amerindiarrak Gaztelako Koroako subditoak aitortu zituen, horren ondorioz, ezin zintezkeen esklabotzarako erabili, Afrikako esklabo beltzak ekartzea sortaraziz. Hala ere, babes legal honek kasu askotan teorikoa izan zen egiazkoa baino. Enkomiendaren erakunde sozio-ekonomikoa, hau da, indigenak babestu eta kristautu beharreko arduraduna azken hauen tributuak exijitzearen truk, indigenen esplotazio eta bortxazko lanak izan zituen ondorio bezala (adibidez, Mita sistemaren bitartez).

XVII. mendean, Jesusen Konpainia eginkizun edo "murrizpenak" ezarri zituzten portugaleko Brasil eta Espainiar Amerikaren mugaren artean, lurraldea kristautzeko asmoarekin. Murrizpen horiek autonomia handia jaso zuten, hiriko askatasun eta foruetan oinarrituz, indigena bizimodura moldatuz. Kolonoen artean ez zegoen ondo ikusita, bereziki Brasilgo portugesen artean, lurraldeen arteko tentsioak areagotuz. Karlos III. agindutako jesuiten kanporatzearen ostean, deuseztatu egin ziren.

Mestizo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala eta guztiz ere, Hispanoamerikako gizartea mestizo bereizgarri nagusia zuen, Frantses eta Britainiar kolonietan aurki ez zitzakeena. Konkistaren hasieratik arraza desberdineko pertsonen artean mestizajea eman zen, horren ondorioz arraza-jatorriaren araberako izendapenak sortu ziren subidtoen artean. Mestizoak, kolonien gutxiengoa osatzen zuten hasieran, baina etorkizunean ia inperioko lurralde guztien biztanleriaren gehiengoa bilakatu ziren.

Afrikarrak eta besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartolome de Las Casas babespenarekin eta Indietako Legeak emandako babespen legalagatik, afrikarrak ekarrarazi ziren, lurralde konkretu batzuetan, Karibe itsasoan eta Brasilen biztanleriaren gehiengoa bihurtuz.

Inperioaren ondare linguistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiar Inperioa mundu osoan izan zuen hedaduragatik, bere ondare kulturala handia eta indartsua izan zen (hori, gaur egungo migrazio fenomenoa kontutan hartu gabe). Gaur egungo mendebaldeko eta hegoaldeko Estatu Batuetik Amerikako Argentina eta Chileraino, Asiako Filipinak edota Ekuatore Ginean Afrikan, inperioren legatua ikus daiteke.

Gaztelania hizkuntza, Txinera hizkuntzaren ostean, munduko hizkuntzarik hitz eginena da ama-hizkuntza bezala zenbatuz gero. Hortaz gain erakunde politiko-ekonomiko internazional askoren hizkuntza ofiziala da (ONU, UE, UA, OEA, TLCAN, MERCOSUR, ALCA, UNASUR eta CAN, beste batzuren artean). Lehenengo eta bigarren hizkuntza bezala 450 eta 500 milioi pertsonen inguruan hitz egiten dute, munduko hirugarren hizkuntzarik handiena izanik lehenengo eta bigarren hiztunak kontatuz gero. Gainera gaztelania munduko bigarren hizkuntza irakatsiena da ingelesaren ostean, 17,8 milioi ikasle gutxienez dituelarik, beste iturri batzuen arabera 45 milioi ikasle baino gehiago direla esanez 90 herrialde artean banatuta.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Thomas, Hugh. El imperio español: de Colón a Magallanes. Editorial Planeta, S.A. ISBN 84-08-04951-8
  • Kamen, Henry. Imperio. Editorial Santillana. ISBN 84-03-09316-0
  • Carnicer García, Carlos J. y Marcos Rivas, Javier. Espías de Felipe II: Los servicios secretos del imperio español. Editorial La Esfera de los Libros, S.L. ISBN 84-9734-278-X
  • Klein, Herbert S. (1994). Las finanzas americanas del imperio español, 1680–1809. Edita Instituto Mora y UAM-Iztapalapa. ISBN 968-6914-23-4
  • Balfour, Sebastian. El fin del Imperio español (1898–1923). Editorial Crítica. ISBN 84-7423-815-3


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainiar Inperioa Aldatu lotura Wikidatan