Helder Câmara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Helder Câmara
Helder Câmara
Hélder Câmara 1970ean
Datu pertsonalak
Jaio 1909ko otsailaren 7a
Fortaleza (Brasil)
Hil 1999ko abuztuaren 27a
Recife (Brasil)

Helder Câmara (Fortaleza, 1909ko otsailaren 7a - Recife, 1999ko abuztuaren 27a) brasildar erlijio-gizona izan zen. Bere herriko desberdintasun sozialak eta herritar askoren miseria salatzen nabarmendu zen. Faveletako gotzaina eta Gotzain gorria goitizenak jarri zizkioten, auzo pobreenetako herritarren alde egindako lanagatik[1].

Cearáko seminarioan ikasi zuen eta 1931n apaiztu zen. Hezkuntzaren planifikazioaz arduratu eta bere estatuko politikagintzan murgildu zen. Hasieran mugimendu integristaren inguruetan ibili zen, 1940 aldera ikuspegiz eta joeraz aldatzen hasi zen arte, brasildar askoren bizimodu pobre eta larriaz oharturik. Vatikanoko II. Kontzilioan (1962-1964) buru-belarri parte hartu zuen eta 1968an Ekimena, Bakea eta Justizia erakundea sortu zuen. 1970ean Martin Luther King Bakearen saria jaso zuen. Aldi berean, Brasilgo gobernuak galarazi egin zion hedabideetan adierazpenak egitea (traizio-delitua egotziz), diktadura militarraren aurka eta brasildar pobreenen alde erakutsitako jarreragatik. Mehatxu ugari egin zizkioten talde paramilitarrek, eta atentatu bat baino gehiago jasan zuen. Bakearen Nobel Sarirako lau aldiz izendatu zuten, eta hemeretzi unibertsitatetako honoris causa doktore izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. `Bishop of the slums' -- Dom Hélder Camara and Brazil's church of the poor Links International Journal of Socialist Renewal

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helder Câmara Aldatu lotura Wikidatan