Helenismo (hizkuntzalaritza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau grezierazko jatorria duen hitzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Helenismo».

Helenismo zuzenean grezieratik datorren hitza eta hizkuntza kultu guztietan erabiltzen dena da. Sarritan unibertsalak dira zeren eta hizkuntza gehienetan daude eta antzeko ahoskatzearekin.

Helenismoak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira euskaraz aurki daitezkeen helenismoak. Normalean hitz zientifikoak edo teknikoak dira. Hona hemen batzuk:

  • atomo, musika, harmonia, fisika, pentagrama, diagrama, teoria, tesi, mikro (txikia), makro (handia), euforia, alegoria, polemika (gerra), etika, estetika, politika, ekonomia, demokrazia, estrategia, taktika, terapia, hidro.

Hasiera edo bukaera hauek dituzten hitzak:

  • logia, grafia, patia, fono, bio, tele, psiko, teo, geo, grama, hema, meta.

Helenismoak hainbat garaitan sartzen dira hizkuntzan. Batzuk latinaren bitartez heldu ziren euskarara. eta, beste batzuk, hizkuntza erromantzeen bidez. Beste asko sartze modernoak dira, zientziaren adar askotan greziar sustraiak hartzen direlako hitz berrietarako, neologismoetarako, nazioarteko izaera baitute, eta erraz identifikatzen dira hizkuntza askotan.

Maileguentzat, eta horien artean helenismoentzat, arau zehatzak eman zituen Euskaltzaindiak[1], antzinakoen zein gerokoen itxura eta idazkerari buruzkoak, hitz mailegatuak euskararen ezaugarri morfologiko eta fonologikoetara egokituz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak izeneko liburuxkan, 1986an, eta urte batzuk lehenago (Euskera 28 (1983) eta Euskera 29 (1984)) harturiko erabakiak jaso ziren bertan.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bergua Cavero, J., Los helenismos del español, Madril (Gredos) 2004.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]