Henri Labrouste

Wikipedia, Entziklopedia askea

Henri Labrouste (Paris, 1801eko maiatzaren 11a - Fontainebleau, 1875eko ekainaren 24a) frantses arkitektoa izan zen.

Metalezko egitura erabili zuen lehen arkitektoa izan zen (1843-1850, Sainte-Geneviève liburutegia). Estilo klasikoa gorde zuen, ordea, obra horren kanpoaldean. 1862-1866. urteetan, Bibliothèque Nationale liburutegiko irakurketa gela eraiki zuen, burdinazko egiturak erabiliz. Arkitektura funtzionalaren aitzindaritzat jo izan da.

HBibliothèque St Geneviève Paris.jpg
Sainte-Geneviève liburutegia (Paris)


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Labrouste Aldatu lotura Wikidatan