Henri Labrouste
Wikipedia(e)tik
Henri Labrouste frantses arkitektoa izan zen (Paris, 1801 - Fontainebleau, 1875). Metalezko egitura erabili zuen lehen arkitektoa izan zen (1843-1850, Sainte-Geneviève liburutegia). Estilo klasikoa gorde zuen, ordea, obra horren kanpoaldean. 1862-1866. urteetan, Bibliothèque Nationale liburutegiko irakurketa gela eraiki zuen, burdinazko egiturak erabiliz. Arkitektura funtzionalaren aitzindaritzat jo izan da.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.