Henrietta Hill Swope

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Henrietta Hill Swope (1902-1980) estatubatuar astronomo bat izan zen. Gerard Swoperen alaba eta Herbert Bayard Swoperen iloba zen.

Swopek Walter Baaderekin lan egin zuen eta artikulu oso garrantzitsuak idatzi zituen.

1968an Astronomiako Annie Jump Cannon Saria irabazi zuen. Txileko Las Campanas Behatokiko Swope teleskopioa eta asteroide gerrikoko 2168 Swope asteroidea bere omenez izendatuak izan ziren.