Henrike I.a Ziprekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henrike I.a Ziprekoa

regent of Jerusalem (en) Itzuli

1246 - 1253
Alice of Champagne (en) Itzuli - Plaisance of Antioch (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNikosia1217ko martxoaren 3a
Herrialdea Zipre
HeriotzaNikosia1253ko urtarrilaren 18a (35 urte)
Hobiratze lekuaNikosia
Familia
AitaHugo I.a Ziprekoa
AmaAlice of Champagne
Ezkontidea(k)Alix of Montferrat (en) Itzuli
Stéphanie de Barbaron (en) Itzuli
Plaisance of Antioch (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Lusignan (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSeigarren Gurutzada

Henrike I.a, Potoloa (frantsesez: Henri de Lusignan; Nikosia, 1217ko maiatzaren 3a - ibidem, 1253ko urtarrilaren 18a) Zipreko erregea izan zen 1218tik 1253ra.

Hugo I.a Ziprekoa eta Alizia Xanpainakoaren semea izan zen. Zortzi hilabeterekin errege bihurtu zen aita hil ondoren. Alizia izan zen erregeordea, baina bere osaba Filipe Ibelingoari eman zion gobernua. Filipe hiltzean, bere anaia Joanek hartu zuen erregeordetzaren ardura.

Henrike zortzi urterekin koroatu zuten Nikosiako Santa Sofia elizan. 1228an, Frederiko II.a enperadoreak erregeordetza Amalric Balraisi ematera behartu zuen Joan. Hala ere, Frederiko uhartetik joan ondoren, Joanek kontraerasoa jo eta kontrola berreskuratu zuen, eta, ondorioz, Lombardiarren Gerra hasi zen. Henrikek bere erresumaren kontrola berreskuratu zuen hamabost urterekin, 1232an.

Jerusalemgo erregeordea ere izan zen 1246etik 1253ra, Konradoren izenean.

Hiru aldiz ezkondu zen, Alix Montferratekoa, Estefania Lamprongoa eta Plaisance Antiokiakoarekin. Hirugarren emaztearekin Hugo II.a Ziprekoaren aita izan zen.