Ibidem

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Latinezko ibidem hitza, ibid., ib. laburtua, euskaraz leku berean esan nahi du. Idem moduko hitz hau bibliografia zientifikoan erabiltzen denean, aurretik aipatutako leku berean esan nahi du eta hitza berriro ez errepikatzeko erabiltzen dute.

Adibideak:

  • 4 E. Vijh, Latin for Dummies (New York: Academic, 1997), 23. orr.

5 Ibid.
5 erreferentzia eta 4 erreferentzia berdinak direla adierazi nahi du, E. Vijh, Latin for Dummies 23. orrialdea hain zuzen ere.

  • Jose Maria Etxebarria (Bilbo, 1907 - ibidem, 1994): adibide honetan jaioterria eta hil zen herria leku berak direla esan nahi du.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.