Herfindahl adierazlea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekonomian, Herfindahl adierazlea edo Herfindahl-Hirschmann adierazlea (HHI) merkatu edo sektore ekonomiko bateko banaketaren aniztasunerako neurria da. Honela kalkulatzen da:

H =\sum_{i=1}^N s_i^2

s_i izanik, i-garren enpresaren kuota sektorean ehunekotan edo batekotan.

Zenbat eta txikiagoa izan, aniztasuna handiagoa da, hau da merkatua konpetitiboagoa da, nagusitasuna erakusten duen enpresarik gabe.

Balio minimoa \frac{1}{N} da, merkatua neurri berean banatuta dagoenean enpresa ezberdinen artean. Balio maximoa 1 da, enpresa bakar batek merkatu osoa hartzen duenean, monopolio egoeran esaterako.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demagun bi egoera hauek:

  • A egoera: 8 enpresek %10eko merkatu kuota dute sektore batean. Enpresa batek geratzen den %20ko kuota hartzen du osorik.
  • B egoera: 5 enpresek %10eko merkatu kuota dute eta 2 enpresek %25eko kuota hartzen dute.

Eman ditzagun Herfindahlen adierazleak, ehunekoak hartuz:

  • A egoeran, HHI = 8 \times 10^2 + 20^2 = 1200
  • B egoeran, HHI = 5 \times 10^2 + 2 * 25^2 = 1750

Beraz, adierazle honen arabera sektorea anitzagoa edo konpetitiboagoa da A egoeran.