Monopolio
Ekonomian, monopolioa (grekeratik, mono -bat- eta polein -saldu-) dagoela esaten da merkatu batean ondasun edo zerbitzu baten eskaintza pertsona bakar baten esku dagoenean. Horrela, ondasuna edo zerbitzua eskaintzen duen subjektuak, monopolista izena duena, merkatuan botere handia hartzen du, nolabait merkatuko salneurria eta eskaintzen den kopurua dituelako bere mendean. Adibidez, urrutiko herri bateko okindegiak monopolio bat osatzen duela esan daiteke, bera baita herri mailako merkatuko ogi-saltzaile bakarra.
Monopolistak ondasunaren prezioa eta kopurua kontrolatzen ditu ordezko ondasunik ez badago, baina bere etekinak maximotu nahi baditu ordea, prezio eta kopuru jakinak ezarri beharko ditu. Etekinak maximotzen dituen prezio eta kopuru balioak ezagutzeko, monopolioaren eredu mikroekonomiko bat bat garatu behar da.
Monopolioak merkatuan ezartzen duen kontrola dela eta, gaitzetsi egin ohi da monopolioen existentzia, sektore bateko enpresa ezberdinen arteko lehiarik ezak ekar dezakeen prezioen gehiegikeria eta produktuaren kalitatearekiko utzikeria direla-eta. Horrela monopolioak ezabatu edo gutxienez arautzeko gomendioak, konpainien arteko lehia bultzatu eta efizientzia handiagoa lortzearren, egiten ohi dituzte ekonomilariek.
Eduki-taula |
[aldatu] Monopolioaren sorrera
[aldatu] Sarrera hesiak
Sarrera hesiak ekonomiaren iharduera batean enpresa batek gainditu behar dituen oztopoak dira, hala nola egin beharreko inbertsioaren tamaina handia edo patenteak. Adibidez, energia sorreraren sektorean sartzea ez da erraza, zentralak eta sareak osatzeko egin beharreko hasierako inbertsio itzela dela eta. Edonolako sarrera oztopoek monopolio egoera bultzatzen dute, merkatuan lehia ekarriko luketen konpainia berrien sarrera eragotzi egiten delako.
[aldatu] Ordezko ondasun falta eta eskaera inelastikoa
Hertsiki, ekoizle oro da monopolista bere merkatuan. Adibidez, kale batean dagoen okindegiak kale horretan monopolio bat osatzen duela esan daiteke. Monopolioaren eredu ekonomikoa osatzeko, ordea, monopolioaren definizioan merkatuan gertuko ordezko ondasunik ez dagoela edo ez direla aise eskuragarri ezartzen da baldintza gisa. Horrela, okindegiaren adibidean, bezeroa ogia erostera beste okindegi batera erraz joan daitekeenez, ogia ezberdina izan daitekeen arren, egoera ez da monopoliotzat hartzen.
Merkatu batean ordezko ondasunen faltak edo oinarrizko produktu baten eskasiak monopolioaren sorrera bultza dezake. Adibidez, mineral bat meategi bakar batetik erauzten bada eta mineral hori ordeztuko lukeen bestelako gairik ez badago, meategia ustiatzen duen konpainia monopolio egoera batean izango da.
Ondasun baten ordezgarritasuna eskaeraren elastikotasuna ren bitartez neurtu daiteke. Elastikotasunak eskaeraren aldakortasuna neurtzen du prezioaren aldaketen ondorioz. Ondasunak ordezkorik ez badu edo behar beharrezkoa bada, bere eskaera inelastikoa izango da (hau da, prezioak igo arren, eskaera ez da nabarmen aldatuko produktua beharrezkoa bada) eta monopolistak merkatu-botere handia izango du bere prezioak inposatzeko. Ondasuna behar beharrezkoa ez bada edo ordezko ondasunak baditu, aukera handiak daude merkatu egoera monopoliotik baino konkurrentziatik gertuago izateko.
[aldatu] Enpresen arteko itunak
Merkatu batean enpresa askok ihardun arren, beraien artean itun bat adostu eta bateratuta aritzen badira, de facto monopolio bat sor daiteke. Horrela, trust eta kartelak monopolio egoera batera eraman dezaketen itunak dira.
[aldatu] Enpresa kopurua
Definizioz monopolioa saltzaile bakarra duen merkatua da. Merkatu batean, zenbat eta enpresa gehiago izan, orduan eta zailagoa izango da, enpresa batek lidergoa hartu eta beste enpresak merkatutik kanporatzea edota sektoreko enpresak ados jartzea batera ekin eta monopolio bat osatzea. Sektorean, enpresa gutxi ari direnean, oligopolio egoeran alegia, errazagoa da batek besteak kanporatu edota denak batera aritzea monopolio bat sortzeko.
[aldatu] Merkatu-segmentuak
Monopolio bat sortzeko estrategia bat merkatua segmentatu edo zatitzea da. Enpresak merkatuko kontsumitzaile jakin batzuei bereziki zuzenduriko produktua merkaturatzen duenean eta kontsumitzaileek fideltasunez erantzuten badute, monopolio egoera baterantz abia daiteke.
[aldatu] Cournoten monopolioa
XIX. mendean eskola marjinalistaren aitzindaria izan zen Antoine Augustin Cournot ekonomialari frantsesak monopolistak bete etekinak maximotzeko ezarri beharreko prezioa ezarri zuen eredu mikroekonomiko sinple batean. Bere iritziz, monopolistak ekoizten duen produktuaren azken unitatearen sarrera marjinala unitate horren kostu marjinalaren berdina denean. Baldintza honetatik abiatuz honela frogatzen da ezarri beharreko prezioa, monopolistak bere etekinak maximotzearren:
- EPD : merkatuko eskariaren prezio-elastikotasuna, honela kalkulatzen dena:
; - SM(Qm) : sarrera marjinala, ekoizpenari buruz;
- ST(Qm) : sarrera totala, ekoizpenari buruz;
- Pm(Qm): monopolistak jarri beharreko prezioa, ekoizpenari buruz;
- Qm : monopolistaren ekoizpena;
- KM(Qm) : kostu marjinala, ekoizpenari buruz.
![SM(Q_m) = \frac{\Delta ST(Q_m)}{\Delta Q_m} = \frac{\Delta [P_m(Q_m) Q_m]}{\Delta Q_m} = \frac{\Delta P_m(Q_m) Q_m + P_m(Q_m) \Delta Q_m}{\Delta Q_m} = \frac{\Delta P_m (Q_m) Q_m}{\Delta Q_m} + P_m(Q_m) =](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/eu/math/5/3/7/537413e2b45f5625a89c53352c2b75af.png)
![= \frac {P_m(Q_m) \Delta P_m(Q_m) Q_m}{P_m(Q_m) \Delta Q_m} + P_m (Q_m) = P_m (Q_m) \frac {1}{E_{PD}} + P_m(Q_m) = P_m(Q_m)[1+ \frac {1} {E_{PD}}]](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/eu/math/4/b/c/4bc142c164ee93edca2fc873fa27fb86.png)
Etekin maximoko puntuan
betetzen da. Beraz,
![P_m (Q_m) [1 + \frac{1}{E_{PD}}] = KM(Q_m); \Rightarrow P_m(Q_m) = \frac {KM(Q_m)}{1+1/E_{PD}};](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/eu/math/8/8/8/88837c0806a39bee3692a705fd106482.png)
Ikusten denez, monopolistak ezarri beharreko prezioa ez dago guztiz bere mendean, merkatuak inposatzen dion elastikotasunaren mendean baizik. Elastikotasuna oso handia (zenbaki negatibo handia, -100 esaterako) bada (monopolistaren produktuak ordezkoak baditu, esaterako)[1], ezarri beharreko prezioa kostu marjinaletik zertxobait bakarrik gora egongo da, konkurrentzia perfektoan bezalatsu[2]. Merkatuak ezarritako elastikotasuna txikia bada (zenbaki negatibo txikia, -2 esaterako), monopolistak merkatu-botere handia duenean alegia, prezioa kostu marjinaletik oso gora jarri ahal izango du monopolistak.
[aldatu] Lerneren adierazlea
Arestiko emaitzetan oinarrituz, monpolistak prezioak fiknatzeko duen boterea neurtzeko Lerneren adierazlea erabil daiteke:

Konkurrentzia perfektoan aritzen den enpresa batean jarri beharreko prezioa bat dator kostu marjinalarekin (
) eta beraz,
beteko da. Lerneren adierazlea zenbat eta handiagoa orduan eta monopolio egoera nabariagoa edo merkatu-botere handiagoa izango du monopolistak.
[aldatu] Erreferentziak
;