Hermione Granger

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hermione Granger Harry Potterren eta Ronald Weasleyren lagun mina da Harry Potterren nobeletan. 1979.urteko irailaren 12an jaio zen. Bere gurasoak magia gabeko pertsonak dira,hau da, muggleak. Dentista lez lan egiten dute, eta haien alabataz oso harro daude, sorgina izan arren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermione Hogwartsen sartu zen 1991.urtean, eta Gryffindorrerako aukeratu zuten, oso argia izan arren. Lehenengotan,ez du hartueman ona Harry eta Ronekin, baina azkenean lagun minak bihurtzen dira. Oso azkarra, zintzoa, ausarta eta zuzena da. Lehenengo urtean Sorgin Harria babesten laguntzen du; bigarenean Slytheringo mountroaren misterioa konpontzen du; hirugarrenean, Buckbeak hipogrifoa eta Sirius Black askatzen laguntzen ditu; laugarrenean Hiru Aztien Torneoko probetan Harryri laguntzen dio eta Viktor Krum ezagutzen du; bostgarrenean,berak du Dumbledoren Armada sortzeko ideia, eta Misterioen Departamenduko gatazkan zauritua izaten da; seigarrenean, Howartseko batailan parte hartzen du eta,azkenik,zazpigarrenean ez da Hogwartsera itzultzen eta Harryri laguntzen dio Horrocruxen bilaketan.

Azken batailan parte hartzen du.Urte batzuk igarota, Ronald Weasleyrekin ezkontzen da eta bi seme-alaba izaten ditu: Rose eta Hugo.


Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermione oso azkarra da. Sorgina dela dakienean, berriz, beldurra sartu eta ahal dituen liburu guztiak irakurri eta ikasten ditu. Beti ikasle bikaina izan arren, hori da bere ikastekekin obsesioaren hasiera. Hermione Howgartsera sartzen denean, hobeto prestatuta ezin joan dela badaki. Hasieran ez du lagunik, oso jakintsua eta itxia delako. Aske dagoen Trol bat garaituz gero, ordea, Harry eta Ronen lagun mina egiten da. Ez da oso ondo Lavender eta Parvatirekin konpotzen bere izaera desberdinengatik. Hermione oso neska zuzena dela ikusten da jadanik lehenengo liburuan. Bere beldurrak ikasketetan ezkutatzen ditu, baina zerbaitekin desados dagoenean, ordea, maiz esaten du. Hasiera batean, bere ideiatako askok txorakeriak dirute, esaterako, laugarren liburua Winky eta Dooby ezagutuz gero, euren espezieko babespena egiten hasten denean. Besteen onespena ez du behar, baina atsegin du. Liburuengan konfiantza osoa du, eta, askotan, Luna Loovegood esaten dion erara, oso itxia da. Hala ere, oso ausarta da. Zazpigarren liburuan cruciatusen menpean dagoenean gezurra esateko gai da, baita bere gurasoen oroipenak aldatzeko eta Australiara bidaltzeko gazteari edozer gertatzen balitzaio.


Gaitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermione oso azkarra da,logika erabiltzen du beti.Sorgin bikaina da;bostgarren mailako azterketetan 9 Bikain eta Oso Ongi bat lortu zituen. Izaera bezala ere sorgin bikainekoa da Hermione, beti ulertzen duelako Harry Potterk sentitzen duena


Zineko interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermione Granger zinean Emma Watson aktoresak interpretatzen du. Berez seigarren filmean Emmak utzi egin behar zion Hermione interpretatzeari, baina geroago esan zuen ezingo zuela inor ikusi Hermione interpretatzen