Hipertestu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hipertestua era ez sekuentzialean irakurri daitekeen dokumentu digital bat izan daiteke edo ez. Hipertestu batek hurrengo elementuak biltzen ditu bere baitan: sailak, hiperloturak eta ainguratzeak. Sailak edo adabegiak hipertestu edo hiperdokumentuaren osagarriak dira. Estekak adabegien arteko estekak izateaz gain, dokumentuaren irakurketa sekuentziala edo ez sekuentziala bideratzen dute. Ainguratzeak esteken eragite puntuak dira. Hipertestuko dokumentuak eta erabilerak lokalak edo gainontzeko lekuetatik etor daitezke Interneti esker. Garrantzitsuena World Wide Web da.

Egun, hipertestuaren adierazpenik egokienak nabigagarri diren web orrialdeak ditugu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipertestu kontzeptuaren aitzintasuna 1945ean Vannervar Bushek diseinatutako makina bati dagokio. Ipar Ameriketako Roosevelt presidentearen asesore zientifikoa izandako inbestigatzaile honek, datuen antolakuntza eta berreskuratzerako era berri eta ausart bat asmatu zuen. Bushek asmaturiko sistema honi Memex izena eman zion; inoiz erabat fisikoki inplementatu ez bazen ere, beste inbestigatzaile batzuen pentsaeran eragina izan zuen, zeintzuk hogei urte beranduago ideiari berriro ekin zioten eta zabaldu zuten.

Bushen pentsamenduak eragina izan zuen lehen zientifikoa Douglas Engelbart izan zen. Hirurogeiko hamarkadan, inbestigatzaile honek Stanfordeko Inbestigazio Institutuan (AEB) giza operatze intelektuala garatzeko ordenagailuetan oinarritutako sistemak aztertzen aritu zen. Garai honetan, NLS (On-Line System) izendatu zuen software sistema garatu zuen, egun, Augment izenaz ezagun dena. Sistema honek erraztasun hipertestualak eskaintzen zituen eta ohar, memorandum eta era guztietako dokumentuen gordelekua zen, baita distantziako komunikazioaren erabilpenak errazteko eta ikerlarientzako proiektuen diseinurako eta planifikaziorako eremu gisa erabilia izateko ere. Augment sistema enpresa askorengatik erabilia izan zen, haien artean McDonnell-Douglasen ikerketa aeronautikoen konpainia. Egelbart pantaila partekatuak, leiho ugariak eta integratutako posta sistemak erabiltzen lehena izan zen, informatikako munduan erabiliak direnak. Egelbartek arratoia ere asmatu zuen bere sistemaren erabilerarako.

Hipertestuaren hastapenak oso sendoak ziruditen arren, sasoi batez, ikerketak beste norabide batean zihoazela zirudien eta teknologia hau soilik sistema handi eta oso espezializatuetan erabiltzen zen. Hala ere, laurogeiko hamarkadan emandako aukera grafikodun lanpostuen goren uneari esker, hipertestua giro irekiagotan birsortu zen.

NoteCards eta KMS sistemak ere garai honetakoak dira. 1987an lehenbiziko hipertestu sistema komertziala agertu zen, hasieran Apple plataformentzat eta, ondoren, PC ordenagailuentzat: OWLen Guide programa izan zen hura. Gerora, sistema hauen goren aldia etorri zen, Applek hypercard aplikazioa Maquintosh familiako edozein ordenagailuren eskuratzearekin batera oparitzea erabaki zuenean. Baina hypercard tresna hipermediala zen jada, hau da, egituratze hipertestualean oinarriturikoa eta teknologia multimediak zerabilena. Une honetatik aurrera, hipertestu sistemen bilakaera maila-goreneko eta orokorragoa den kontzeptu baten eboluzioari zeharo uztarturik dago: hipermedia.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ez du izaten linealitaterik; hala ere, izan dezake.
  • Adabegi berberera leku ezberdinetatik iristea uzten du.
  • Zati bat informazio askoren artea azkar bilatzea eskaintzen du. (Ondo antolatuta badago)
  • Txarto antolatuta badago, lekukotasunaren eta orientazioaren galera sor dezake.
  • Estruktura ez-linealean nabigatzeko zenbait laguntza-zerbitzu ditu: goi-mailako mapak, atzera egiteko aukera, bilatzaile erremintak, indizeak, anotazioak egiteko aukerak, etab.

Hipertestuaren estruktura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipertestuak hiru estruktura mota izan ditzake:

1. Oinarrizko estruktura
Testu nagusia, zatitan bananduta dago, zeinek bere oinarrizko estruktura mantentzen duten. Baina bakoitzari nota eta komentarioak lotzen zaizkie, modu paraleloan irakurriak izan daitezkeenak. Jarrian dagoen irudian, testua zazpi orrialdez osatuta dago: testua bera eta estekaz erantsitako sei orrialde.
2. Estruktura ertaina
Baina, zenbait kasutan, jatorrizko testua badago zatitan banatuta eta autoreak irakurketaren ordena aldatzera gonbidatzen du. Hipertesturako aldaketa, irakurketa multisekuentziala eskatzen du testua interpreta dadin. Jarrian dagoen irudian, testua zazpi orrialdez osatuta dago, baina estekak (Links) gehitu dira testu nagusia eta erantsitako orrialdeen artean.
3. Estruktutura Konplexua
Aurreratuagoa da. Lotura elektronikoaz baliatzen da testuko erreferentzien eta zeharkako aipamenen mapa bat egiteko, bai barnealdekoa bai kanpokoak. Jarrian dagoen irudian, testua guztiz lotuta dago, bai barne-estekaz bai kanpo-estekaz.

Hipertestuaren estrukturaren kontzeptuaren azpian hiru azpi-kontzeptu ezberdin daude hipertestuaren aspektu ezberdinei erreferentzia egiten dutela:

  1. Arkitektura Estrukturala (maila-logikoa) → Hipertestua osatzen dituzten direktorioak, artxiboak eta dokumentuak estrukturatzeko era, beraien arteko erlazioak ezarriz.
  2. Arkitektura Nabigatzailea (erabiltzaile-maila) → Informazio eta nabigaziorako forma eta sartze-erremintak artxibo eta dokumentuetan dauden informazio-adabegien bitartez, orokorrean estruktura kontzeptual eta tematikoari lotuta.
  3. Arkitektura Funtzionala (maila-fisikoa) → Hipertestuaren arkitektura estrukturala eta nabigatzailearen finkapena ahalbidetzen dituzten funtsezko osagaia, mekanismo eta erremintak. Informazioaren memoriaren aspektuak, adabegien morfologia eta bere erlazioak, hipermediako erreminta eta sistemak, erabilitako aplikazioak eta abiarazte dinamikoa, hiperdokumentuetarako markaturiko lengoaiak, etab irudikatzen du.

Batez ere, lehenengo biak dira garrantzitsuak, zeren eta hipertestuaren estruktura prestatzen baitituzte, eta bien artekoen erlazioaren arabera kokatzen dira. Hipertestuko arkitektura estrukturalaren diseinua arkitektura nabigatzaileagatik mugatuta egongo da, baita alderantziz ere.

Orokorrean, hipertestu bateko amaierako estruktura faktore multzo bategatik mugatuta egongo dela kontutan eduki behar da:

  • Ezagutzaren estruktura
  • Informazioaren estruktura
  • Erabiltzailearen informazio mota eta interfazea
  • Informazioaren barne-erlazioa
  • Nabigazioa

Hipertestuaren estruktura hiru oinarrizko elementuez osatuta dago:

  1. Adabegiak (nodos)→ Informazioa daukaten oinarrizko unitateak dira.
  2. Estekak (enlaces) → Adabegiek interkonektatzen dituzte informazio segmentuak estekatuz.
  3. Ainguratzeak (anclajes)→ Hasiera eta esteka bakoitzaren helmuga adierazteko balio dute.

Hipertestua osatzen dute oinarrizko elementu hauek estruktura konplexu eta heterogenikoak sortzen dituzte, informaziora atzitzen dutenak nabigazio edo adabegien bitartez.

Hipertestuaren arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta hipertestuaren kontzeptu teorikoa onargarria izan, bere aplikazioa praktikan ez da beti oso zuzena. Badaude bi akats nagusi teknologia hau erabiltzen duten sistemetan:

1. Hipertestua oso murriztua da, hau da, sortzaileak bere estruktura oso zorrotza sortu du, non esteken kopuru oso txikia den eta erabiltzailea ezin dezake saretik intuitiboki nabigatu. Horrek erabiltzailearen iritsiz egiten duen kontsulta guztiz gidatua dela iruditzen zaio. Hau sarea, adabegiak eta estekak sakontasunez aztertzen konpontzen da.

2. Hipertestua oso konplexua da, hau da, hipertestuaren sortzailea milaka esteka egion ditu adabegien artean, beraz sarea labirinto batean bihurtu da. Askotan estekak errepikatu egiten dira eta, horrela, erabiltzailea nahasi egiten da. Kasu hauetan, askotan, erabiltzaileak bertan behera usten du bilaketa konplikatu egin baita. Oso errazak diren estekak deuseztatuz konpontzen da. Gainera, nabigazio mapa on bat inplementatu behar da erabiltzaileari informatzeko eta bilaketa errazteko.

Testua, Hipertestua eta Hipermedioarean arteko ezberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipertestu eta hipermedio hitzak, informatikako aplikazio berrietatik, literatura hitzaren barnean sartu dira. Literatura XIX. mendetik aurrera hipertestua eta hipermedioarekin lotu egin zen.

  • Testua → Idatzi bat osatzen duten hitzen multzoa da; irudi, ohar eta iruzkinetatik kanpo, liburu nahiz dokumentu baten muina osatzen duen atala edo hitz multzoa da. Testua itxia, autonomoa, lineala eta idatzia da.
  • Hipertestua → Testu aberatsa da, eta askeak diren eta nolabaiteko lotura duten testuak osatzen dute. Hipertestua irekia, ez-autonomoa (lotua, hau da, testuek elkarri laguntzen die), ez-lineala (nolabaiteko askatasuna daukagulako oharrak irakurri ahal izateko) eta idatzia da.

Hipertestua informatikaren sorreraren aurretik aurkitu dezakegu, liburuei eginiko kritiketan. Alde batetik, lan literarioa aurki dezakegu, eta bestetik, lan literarioa horri eginiko kritika. Bien arteko erlazioa estua da, zitak, aipuak, aipamenak zein erreferentziak agertzen direlako.

Askotan hipertestua beste hitz batzuekin nahasi egin da:

  • Intertestualitatea” → Zentzu zabalean: Testu batean dauden erlazioei egiten dio erreferentzia.
Zentzu mugatuan: Testu batek beste batean daukan presentzia efektiboari egiten dio erreferentzia, bai zita, plagio edota aipamen moduan.
  • Hiperdokumentua” → Batzuk hiperdokumentua lotzen dute hipertestuak egiten duen lanaren ondoriotzat, sistema ireki edo sare on-line eratutako esteka sistema bezala; eta beste batzuk, berriz, hiperdokumentua erabiltzen dute dokumentu ezberdinak lotzeko aukerari, beti eraldatu gabe.

Hiperdokumentuarekin orrialdearekin lotuta gaude, nahiz eta ordenagailu batean lan egin. Hipertestuarekin, berriz, orrialdetik ateratzen gara eta beste batera pasatzen gara, non testua oraindik jarraitzen duen.

  • Hipermedioa → Hipertestuak ez bezala, irudiak eta soinuak ditu. Hipermedioak testuak, irudiak eta soinuak batzen ditu. Hipermedioa idatzia, irudiak (ikonoak) eta soinuak (akustikoak) ditu. [irudiak + soinuak = multimedia]

Inplementazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatutako HyperCard eta Web-mundialaz aparte, badaude beste aplikazio batzuk hipertestuari buruzkoak, sistema ezberdinekin:

Konferentzia akademikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipertesturako ikerketa berrirako dauden goi-mailako konferentzia akademikoetatik bat urtero ospatzen den ACM's (Hipertestu eta Hipermedioari buruzko konferentzia) da.

Baina ez du hipertestuaz bakarrik hitz egiten, World Wide Web-ko konferentziak, IW3C2 egina, intereseko beste asko gaiak lantzen ditu. Hemen konferentzia guztien zerrendako linka dago: Konferentziak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blogak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteleraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hipertestuaren historia
  • Pertsonen lanak

Ingelesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pertsonen lanak

Italieraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]