Hogeita Zazpien Manifestua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hogeita Zazpien Manifestua
Motamanifestu
Argitaratze-data1943ko ekainaren 15a
HerrialdeaFrankoren diktadura
Sinatzaileek monarkia berrezarri nahi zuten Joan Borboikoaren bitartez.

Hogeita Zazpien Manifestua Francisco Franco diktadoreari 1943ko apirilean igorritako gutun bat izan zen: Sinatzaileak I. legegintzaldiko (1943-1946) 17 prokuradore frankistak eta goi-karguetan ziren eta, haiekin batera, beste hamar pertsonak sinatu zutena, Espainian monarkia berrezartzea eskatuz. Espainiako Gerra Zibila amaitu ondoren eta Bigarren Mundu Gerra oso aurreratuta zegoenean, ideologia monarkikoko pertsona-talde batek diktadoreari erakunde monarkikoaren defentsa eta Joan Borboikoa nazioaren tronua hartzeko prest zegoela azaltzeko unea iritsi zela uste izan zuen eta horrela sortu zen dokumentua.

Sinatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laureano López Rodó argitaratu zuen, dirudienez, dokumentua. Hauek ziren sinatzaileak:[1]

Diktadorearen erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ricardo de la Ciervaren arabera, Franco jeneralaren erreakzioa zuhurra izan zen, Ez zekien oso ondo ekimenak zuen indarra eta denbora pasatzen utzi zuen, hori argitu arte.[2] 1943ko ekainaren 26an, azkenik, Batzorde Politikoa bildu zen, eta erabaki zuen sinatzaile guztiak Mugimenduaren Kontseilu Nazionaletik kanporatzea.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Laureano López Rodó, La larga marcha, 41-43 or.
  2. Ricardo de la Cierva, Franco, la historia, Fénix, Madril, 2000. ISBN-84-88787-34-0 621-622 or.
  3. Luis Suárez Fernández, Franco, 247 or., Bartzelona, Ariel, 2005. ISBN 84-344-6781-X.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]