Monarkia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gobernu motak

Politika saila

Monarkia grezierazko μονος (mónos): ‘bat’, eta αρχειν (arjéin): ‘gobernua’ hitzetatik dator eta bakar baten gobernua bezala itzul daiteke. Definizioz, estatu baten gobernu era da, non goi kargua biziartekoa den eta oinordekotasunagatik izendatua izaten den. Kargu honi monarka deritzo: errege edo erregina. Kasu gutxietan monarka talde hautatu batek aukeratua izaten da. Monarka batek agindutako estatuari monarkia edota erreinu deritzo.

   Monarkia konstituzionala

   Commonwealth

   Monarkia erdi-konstituzionala

   Monarkia absolutua

   Monarkia estatu-azpiko mailaren batean

Tradizionalki monarka estatuaren botere guztien jabe ohi izan da: Botere Legegilea, Botere Betearazlea eta Botere Judiziala. Gobernu era honi Erregimen Zaharra deritzo.

Gaur egun estatu askotan monarka titulua mantentzen da baina ez garai bateko botereak. Hau da monarkia konstituzionalen kasua, hau da, burujabetza herriaren esku dagoen baina Estatuaren Buruzagiaren kargua erregearen esku dagoen demokraziak. Kasu hauetan monarkak ordezkariaren eta arbitroaren papera du eta ez du estatuaren botereetako inor.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar monarka askok botere absolutua izan dute, askotan ustezko jatorri jainkotiar bategatik. Aintzinako Egipton, adibidez, faraoia jainko bat zen. Txina inperialean enperadoreari gorengo boterea ematen zitzaion eta antzinako Indiako estatu gehienak monarkiak ziren.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan monarkia Europan zehar zabalduta zegoen, lurraldea defendatzeko agintari autoritario baten beharragatik. Europar monarkiak dinastikoak ziren: seme zaharrenak oinordetzen zuen tronua. Soldaduak eta armak jauntxo feudaletatik lortzen zituzten, nobleziaren leialtasunaren beharra zutelarik boterea mantentzeko.

Erdi Aroko Mendebaldea erregeek gobernatu zuten, baina ez era ahalguztidunean, mugak baitzituen. Izan ere, monarkek beste botere batzuk (tokian tokiko nobleak, edo Eliza Katolikoa) aintzat hartu behar zituzten. Behe Erdi Aroan, ordea, erregeen boterea handituz joan ziren hainbat tokitan (Ingalaterran, Frantzian edo Iberiar Penintsulan).

Monarkia Erromatar Inperioaren erortzean eta errege barbaroak etortzean sortu zen Europan. Errege-boterea aitarengandik semearengana eskualdatzen da leinuak osatuz. Haren estatus gorena erakustearren, zenbait ikur bereganatuz joan ziren: koroa, tronua, zeremonia-multzoa, altxamendua...

Dena den, monarkia Europan garaiko sistema politikorik hedatuena bazen ere, ez zen bakarra. Hainbat errepublika sortu ziren, Veneziakoa esaterako. Aita Santuen Lurraldean, Eliza zen jauna, Aita Santuak erregeen antzera gobernatzen zuelarik. Eskumikua arma gisa erabilita, edozein lur-botereri, enperadoreei ere, aurre egiteko gai izan zen. Izan ere, enperadorearen papera bitxia da. Alde teorikoan, botere unibertsala du, kristautasun osoaren gainekoa. Hala ere, Eliza eta tokian tokiko nobleak eta erregeak topatuko ditu aurrez aurre.

Aro Modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregeen gehiegikeriek eta burgesiaren konformatze ezak monarkia absolutuen gainbehera lagundu zuten: XVII. mendean Ingalaterrako Iraultzak eta XVIII. mendean Frantziakoak botere absolutuaren muga markatu zuten.

EBeko gobernu erak:

   Monarkia

   Errepublika

Aro Garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstituzioarekin mugatutako monarkia baten ideia modernoa Europan zehar poliki kontsolidatzen joan zen. XIX. mendean zehar parlamentuaren boterea hazi egin zen monarkarena gutxitzen zen bitartean, eta mendebaldeko monarkia asko desagertu egin ziren Lehen Mundu Gerraren ostean, Errusiakoa, Alemaniakoa eta Austriakoa kasu. Oraindik monarkia konstituzional asko aurki daitezke, gehienbat batasun nazionalaren sinbolo direnak, besteak beste, Britania Handian, Espainian, Herbeheretan, Norvegian, Suedian, Danimarkan eta Belgikan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monarkia Aldatu lotura Wikidatan