Amsterdam
|
Amsterdam |
|||
|---|---|---|---|
| Goitik hasi eta ezker-eskubi: Rijksmuseum Amsterdam, Vondelparkeko estatua bat, Keizersgracht, Zuiderkerk, Errege Jauregia (Amsterdam), ING House. |
|||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Amsterdam | ||
| Estatua Probintzia |
|||
| Herritarra | amsterdamdar | ||
| Koordenatuak | 52°22′N 4°54′E / 52.367°N 4.9°EKoordenatuak: 52°22′N 4°54′E / 52.367°N 4.9°E | ||
| Eremua | 130 km2 | ||
| Posta kodea | 10xx |
||
| Biztanleria | 741.329 bizt. (2006) | ||
| Dentsitatea | 5.702,53 bizt./km² | ||
| Sorrera | XII. mendean | ||
| http://www.amsterdam.nl | |||
Amsterdam («Amstel gaineko dikea») Herbehereetako hiriburua eta hiririk populatuena da, gobernuaren egoitza Hagan kokatuta egon arren.
2006an 742.951 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ijselmeer, Amstel ibaiaren eta Ipar Itsasoko kanalaren gainean eraikia dago hiria.
Historia [aldatu]
Arrantzale herria XII. mendean, Hansa ligan sartu eta berehala merkataritzagune garrantzitsua bihurtu zen (1369).
XVII. mendean, egun guztiz oparoak izan zituen Amsterdamek Ekialdeko Indietako Konpainia (1602) eta Amsterdameko Bankua (1609) sortu ondoan. Indietako Konpainiak bultzatu eta eraiki zuen Nieuw Amsterdam Ipar Ameriketako hiria (1621), gerora New York izango zena hain zuzen. Anberes hiriaren gainbeherak eta Espainiako judu nahiz protestante edota Frantziako hugonoteen etorrerak hiriko oparotasuna areagotu baizik ez zuten egin.
1814tik herrialdeko hiriburua da, aurretik Haga izan zelarik.
Azken Mundu Gerran naziek desagerrarazi zuten bertako kolonia judua.
Amsterdamgo Ituna (1997ko urriak 2) [aldatu]
Europar Batasuneko gobernuarteko bilkuraren ondoren (1996ko martxoa-1997ko ekaina) izenpetu zen ituna, estatu kideek berretsia izan ondoren 1999ko maiatzaren 1ean indarrean jarri zena. Itun honek Maastrichtekoa zuzentzen eta osatzen du: zenbait zuzenketa tekniko egin dizkio Europar Batasunaren jardunbideari, epailetza eta polizia espazio komun bat abian jarri du, eta atzerri eta segurtasun politika bateratu baten egitasmoa zehaztu.
Ekonomia [aldatu]
Administrazio eta banka gune garrantzitsua da Amsterdam.
Portua Holandako bigarrena da, Rotterdamgoaren ondoren. Amsterdam garrantzi handiko industrigunea da: itsasontzigintza, garagardogintza, kimika, mekanika eta elektronika industria, ehungintza; diamante lantzea.
Garraiobideak [aldatu]
Amsterdam-Schiphol aireportua herrialde osoko nagusia da (nazioartekoa da). Bestela hiriko metroa aipatzekoa da, 1977tik martxan dagoena.
Kirolak [aldatu]
Amsterdamgo Ajax hiriko futbol talde nagusia eta Herbehereetako garrantzitsuenetarikoa da.
Amsterdam, gainera, 1928ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituen hiria izan zen. Egungo Udako Olinpiar jokoen IX. edizioa izan zen.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Amsterdam (1981–2010)) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.8 | 6.3 | 9.6 | 13.5 | 17.4 | 19.7 | 22.0 | 22.1 | 18.8 | 14.5 | 9.7 | 6.4 | 13.8 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.4 | 3.5 | 6.1 | 9.1 | 12.9 | 15.4 | 17.6 | 17.5 | 14.7 | 11.0 | 7.1 | 4.0 | 10.2 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.8 | 0.5 | 2.6 | 4.6 | 8.2 | 10.8 | 13.0 | 12.8 | 10.6 | 7.5 | 4.2 | 1.5 | 6.4 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 78.5 | 57.3 | 72.8 | 46.2 | 59.3 | 70.8 | 77.6 | 85.5 | 85.3 | 100.1 | 93.7 | 87.5 | 914.6 |
| Eguzki orduak | 63.2 | 87.5 | 126.3 | 182.7 | 221.9 | 205.7 | 217.0 | 197.0 | 139.4 | 109.1 | 61.7 | 50.5 | 1662 |
| Iturria (1): KNMI[1] | |||||||||||||
| Iturria (2): KNMI[2] | |||||||||||||
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Ehun uharte txikiren gainean egituratua, Europako arte eta turismo hiri garrantzitsuenetakoa da Amsterdam («Iparraldeko Venezia»). Monumentu ugari: J. van Campen errege jauregia (XVII. m.), Nieuwe Kerk (XV-XVII. m.), Oudekerk gotikoa eta errenazimentuko, XVI. mendeko udaletxea, sinagoga portugaldarra (1675).
Hiri historikoaren hegoaldean garatu dira Amstelveen bezalako (68.909 biztanle) egoitz auzo dotoreak. Unibertsitatea, liburutegi garrantzitsua, argitaletxeak. Museo ugari: Rijskmuseum, Rembrandten etxea, Arte Modernoaren Museoa.
Amsterdamdar ezagunak [aldatu]
- Rembrandt (1606-1669) filosofoa.
- Baruch Spinoza (1632-1677) filosofoa.
- Johan Cruyff (1947-) futbolari eta entrenatzailea.
- Renate Dorrestein (1954) idazlea.
- Ruud Gullit (1962-) futbolari eta entrenatzailea.
- Frank Rijkaard (1962-) futbolari eta entrenatzailea.
- Dennis Bergkamp (1969-) futbolaria.
- Patrick Kluivert (1976-) futbolari eta entrenatzailea.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Nederlanderaz)(Ingelesez) Amsterdamgo Udalaren webgunea
| Europako kultura-hiriburuak | ||
|---|---|---|
|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław |
||